Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
07:45 aldera jaitsiarazi zituen gaztetxeko teilatuan lotuta zeuden azken lagunak. Berria - Euskal Herria 2004-08-19
Orduan, emakumeak soka bat hartuta leihotik jaitsiarazi zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.
Jaitsiarazi zituzten bagoietatik; zain zeuden zaindariak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 286. orr.
Besteak beste, herrialdeek zergak jaitsiaraztea sustatzen dute ETNek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.
Beragana doazenean, prakak jaitsiarazi eta atzetik ematen die aldi labur batez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 102. orr.
Horrek aldi baterako kontratuen batez besteko iraupena asko jaitsiarazi zuen. Berria - Ekonomia 2006-05-10
Euroa jaitsiarazteko tresna litzateke interesen beherakada. Berria - Ekonomia 2004-02-06
Marc Berasategui, Thierry Itoiz, Christophe Dardy, Sebastien Mendiboure eta Filipe Mugica jeutsarazi ditu Federazioneak amaturretarat gehiagokorik gabe. Herria 2003-09-11