Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaitsaldi (orobat jaitsialdi; Euskaltzaindiaren Hiztegian jaitsaldi agertzen da) iz jaistea; jaisten den aldietako bakoitza.

Hodeipera egiten zuten jaitsialdi bakoitzean ikuspegi desberdina izaten zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Orain, jaitsaldiaren akabailan, bezperako liluraren oroitzapenak ahantzarazi dio, une batez, belaunetako mina.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

Azkeneko jaitsaldiari ekin aitzin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 73. orr.

Gehienek Grand Canyoneko jaitsialdia egin dutela adierazten duen elastikoa erostera: I hiked the Canyon. Bere lagunaren gogo-jaitsaldiaz jabetzean, azalpen bat zor ziola pentsatu bide zuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 208. orr.

Gutxiago dagokio mundu mailako optimum baten bilaketari, industriako mozkin-tasak jaistea eragozteari baino; izan ere, Ricardoren banaketa-legeen analisiaren arabera, jaitsialdi hori ezin saiheztuzkoa litzateke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Jaitsialdi eta depresio garaietan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 275. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus