Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaiotetxe iz norbait jaio den etxea.

Jaioterrian ez ezik, nire jaiotetxearen aurrean nengoela konprenitu nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 163. orr.

Bizi-bizi du gogoan Sakabiri 1962ko abenduan Lastur Arbizkoa bailarakoek bere jaiotetxean, Aittola Berrin, egin zioten omenaldia.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 82. orr.

Iruainen egiten zuen lan, nire amaren eta osaba Juanen jaiotetxean, bertako zaldiak zaintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 58. orr.

Aizarnako jaiotetxean, hamasei lagun biltzen ziren mahaira.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 41. orr.

Loinatz omen zuen familiako deitura, eta Amunabarro, berriz, jaiotetxea: Errekarte Haunditik goraxeagoko baserri bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 124. orr.

Bere jaiotetxean zegoen, baina ez zuen bertakoa ematen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Iparralde barnealdean, Hegoaldeko herri askotan bezalaxe, jende asko da jaiotetxe izenez ezagunago dena nortasun agirian daraman izenagatik baino.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus