Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaioberri (243 agerraldi, 89 liburu eta 46 artikulutan; orobat jaio(-)berri 131 agerraldi, 64 liburu eta 29 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian jaioberri agertzen da) 1 izond duela gutxi jaio dena. (haurra)

Liburuetako haur jaioberriek hiru orduz behin jaten dute, eta lotan egiten dituzte jaten pasatzen ez dituzten orduak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 29. orr.

Haur jaio berrien bizitza-indarra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 227. orr.

Haur jaioberrietan, kartilago asko dauka eskeletoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Umetxo jaioberri batek lehen aldiz egiten duenean barre.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 211. orr.

Emakume gazte bat, bere alaba jaioberria kanguru batek bezala paparrean daramala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 176. orr.

-Non da juduen errege jaioberria?  Elizen arteko biblia   Mt 2,2

Faraoiak israeldar jaioberrien hilketa agindu.  Elizen arteko biblia   Ir 1,15 tit

Jaioberria zela, Santa Adalsindaren egunean utzi zuten abandonatuta komentu batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 118. orr.

Izenberriturik ez ezik, meheturik ere egin du jauzi orduko "Akabaila" jaiogabe hartatik oraingo "Atertzean" jaioberri honetara.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 96. orr.

2 (bestelakoak)

Katemea bere katakume jaio berriekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

Txahal jaioberria gorputza inguratzen dion mintzetik jareitean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 235. orr.

Ni, antxume jaio berri bat bezalakoxe goxo eta ona naizen hau.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 139. orr.

Eta erle jaioberri horiek alde egiten dute erlauntzetik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 135. orr.

Bularretakoa pixka bat jaitsi, eta bular bat irten zitzaion, paradisuko sagar jaioberriaren pare.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

Nerabe baten itxuraz, bizar jaioberria eta gaztetasunaren distira zituela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 66. orr.

Nigan eguzki jaioberria ikusiko balu moduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 147. orr.

Italiar literatura jaioberriaren testigu dugu idazki hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

Mendebaldeko Kristandade jaio berrian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Karlista eta falangisten arteko liskar nabariak zirela-eta erregimen jaioberria kinka larrian bizi baitzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.

Isiltasuna gaua da eta era berean eguna: argi jaio berriaren oihuaz lo egiten duen gaua eta amatatzen ez den eguna. Bizi jaioberriei dagokienez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

3 (izen gisa)

Jaioberrien ardura eman zidan. Jaioberri gehienek egiten dute negar.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 29. orr.

Eta hona seinalea: jaioberri bat aurkituko duzue oihaletan bildua eta askan etzana.Jaioberria bularrean lotuta zuela.  Elizen arteko biblia   Lk 2,12

Jaio-berria gailendu zitzaien; Alexandria izan zen Atenasen oinordekoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.

Panpina bat da, jaioberri itxura duten horietakoa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 179. orr.

Jaioberrien heriotza tasa  Berria - Gaiak   2004-02-26

4 jaioberritan

Umea abandonatu zuelako jaio berritan. Zazpi haur jaio zitzaizkien Joxemari eta Pakitari: bi, jaioberritan hil zitzaizkienak.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 58. orr.

Ageda, tuberkulosiak jota hil zena; Maria Inazia, jaio berritan hil zena; eta Genobeba, zure amona.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 137. orr.

Hainbat jaio berritan saldu eta besteak baserrian hazi egiten ditu.  Berria - Harian   2005-10-22

Umezurtz geratu zinen jaio berritan, eta guk [...] semetzat hartu zintugun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 140. orr.

Amak Carpi hiriko eliza baten atarian utzi zuen jaioberritan.  Berria - Mundua   2004-05-28

1987ko apirilaren 19an jaio zen Maria Sharapova Nyaga izeneko Siberiako herrixkan, baina jaioberritan joan ziren handik Sochira.  Berria - Kirola   2004-11-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus