Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jainkotxo iz jainko txikia.

Homerok, antzina bezalaxe, herri askotan, eta erlijio gehienek lagunduta, eguraldi txarra jainko eta jainkotxoen haserretzat hartzen zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 443. orr.

Irlanda aldeko mitologian ere badu txokorik iñarrak, batez ere kontuan izanik, jainkotxo mitologiako askoren pasadizo eta gertakizunak iñarra loratan dagoen sasoian jazotzen direla kontuan izanik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.

Kartzelero bakoitza jainkotxo bihurtzen da desmundu hauetan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 158. orr.

· Sukaldaritza kontuetan hiru jainkotxo horien tenpluko fededun garenok amore eman genuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 234. orr.

Zazpi Urteetako gerratean euskaldun askoren idolo (are jainkotxo ere) bihurtua izan zen Carlos M. Isidro "xantu" biltzaile gurenaren biloba ausarta zetorren oraingoan zaldi gainean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus