Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arima garbia, biluziaren biluziaz jainkotua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 52. orr.
"Itzalpean bizi zirenei argiak egin die distira" (Is 9,1), esan nahi baita jainkoturiko giza izaeraren distira. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.
Maila honetan, hain jainkotua geratzen da gizakia, non bere izate eta egitate guztia Jainkoa bera baita gizakian ari dena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 90. orr.
Gizartearentzat lokarri berri bat bilatu zutenean jainkoturiko Zesar baten gurtzan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.
Grekoek, jende praktikoa izaki, grina guztiak jainkotu zituzten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.
Bere aszetismoak jainkoturik bezala sentitzen zen orain, libre. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 233. orr.
Freud «jainkotzen» duten jarrerak berak ere ez ditu gogoko. Berria - Harian 2006-05-06
Ez dago jainkotu ez den izugarrikeriarik, ez eta laidotu ez den bertuterik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.
Noraren aitak ere jainkozko ukitu batek jainkotutzat zeukan bere burua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.
Poetak, iraultza hari esker, harrotu, jainkotu egin zirela, behin ere ez bezalako garrantzia hartu zutela gizarteko botere-sarean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.
Hemen berriz, santutua ageri zaigula Joxemielen izena, eta kasik jainkotuak haren batelak ekarritako txitxarro eta berdelak oro. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.
Jainkoturik zeukan Frantzia, baina frantsesak gutxiesten zituen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.
Ni ez nago idazlea jainkotzearen alde, baina bai idazleak bere lekua izatearen alde. Berria - Kultura 2004-10-30
Norbaiten hitza antzutzeko ez dago norbait hori jainkotzea eta harri bihurtzea bezalako xixtimarik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.
Baina batek bere burua jainkotzeak benetan esan nahi duena da bere burua zaiola etsairik handiena bilakatu eta jainko hiltzaile baten pare bihurtu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.
Bildots maitagarria izango zara, Jaunak bizkarrean hartzen duena gizatasun jainkotuaren mendira igotzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.
Emakumeak jainkotasuna adierazten du, kriseiluak gure Jaunaren gizatasun jainkotua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.
Gizaki jainkotuei men egitea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 18. orr.
Islam garailearen panteoian, Jainko haragitu kanporatua Ali jainkotuaren forman mozorrotuta itzuli zen isilka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.