Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jainkotasun 1 iz jainkoa izateko nolakotasuna.

Faraonen jainkotasun beldurgarria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 133. orr.

Fede politeistako jainkotasun menpekoek, hala nola deabru eta aingeruek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 144. orr.

Zeruko jainkotasun guziek lurreko gizakian dutela oin.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 101. orr.

[Hirutasuna] Eliza kristau batzuen teologia konplexuan hiru jainkotasun banakatuz osatutako jainkotasun bakarra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 144. orr.

Jainkotasun bat, h[au] d[a], zerizan amaigabe bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.

Indian jainkotzat hartzen dute Konkona, hainbat aktorerekin gertatzen den moduan, eta jainkotasun horrek elkarrizketa barik utzi gaitu.  Berria - Kultura   2006-05-03

Emakumeak jainkotasuna adierazten du, kriseiluak gure Jaunaren gizatasun jainkotua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.

Jainkotasuna mundutik urrun da, transzendentzian jarria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Jainkotasunean, berdintasuna Semeari bereganatzen zaio, berotasuna eta maitasuna, berriz, Izpiritu Santuari.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Maitasunaren azkenik gabeko leizezuloraino murgildurik geratu zen jainkotasunaren itsas zabalean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.

Zure jainkotasuna jainkoarazten duten izarretako zeru-goiek eta zure duintasunak merezi duen mereziaren mereziak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.

Bildotsaren sinbologia hori, nola edo hala jainkotasunari lotua zegoelako.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.

Jainkotasunean urtzen da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 107. orr.

Erdi Aroaren aurreko ahozko transmisioko hainbat higikundetan dago Kabalaren jatorria, fedea eta mistizismoa sineskeria eta okultismoarekin lotzen baitziren haietan, jainkotasunera iristeko bidetzat harturik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

2 (izenondoekin)

Jainkotasun baketsu eta bakartiaz ari da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Jainkotasun estalia, nahiz ez gordea, horrela, bere distira gutxiturik, Beragan ezar ditzagun geure begiak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 63. orr.

Laster utzi omen zuen "bertan behera sinesmen ofiziala" -jainkotasun pertsonal edo asmoduna- Jainkoaren ideia "zientifikoago" baten alde.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 285. orr.

Kultu horrek bere herentziazko jainkotasun kolektiboa eskaintzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.

· Zein izan ziren haren jainkotasun artean agerigabearen sintomak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 128. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Erromako katakunbetako kristau-artistek eta Alexandriako jainkotasun-eskolako kristau-filosofoek sekula ez zuketen aukerarik izango kristautasunaren muina greziar ikuskera eta pentsaeraren arabera aurkezteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Hain murgildua haren jainkotasun leizean, non giza ikasketaz eskolatua izan ez arren, harrigarriro argitzen eta azaltzen baitzituen hala ere Jainko Hirutasunaren arazo zorrotz eta gorenak, eta Idazki Santuko misterio sakonak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1040. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus