Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori esanik, ur azpira itzuli zen jainkosa, eta uhin beltz batek ezkutatu zuen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.
-Otoi, erregina: jainkosa ala hilkorra zaitut? Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 30. orr.
Maitasunaren jainkosak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.
Erromatarren jainkosa baten izena da Venus. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 200. orr.
Erleak, bestalde, Seleneri -Ilargiaren jainkosari- sagaratutako intsektuak ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 229. orr.
Jainko eta jainkosa guztiak batzarrean bildurik omen zeuden. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 12. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Semiramis gizon baten eta jainkosa baten alaba izan zen, Ninos erregearen emaztea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.
Meza nagusi beltzak bere etxolan emaiten zituela pagano jainkosa batzuen ohoretan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 205. orr.
Sade Adou, gure ametsetako emakumea, egur gurian tailaturiko jainkosa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 79. orr.
Antzinako atletak edo jainkosak bezain akatsik gabeak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.
Jainkosa mitologikoen pareko presentzia zeukala iruditu zitzaien biei. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 47. orr.
Zeren eta ama jainkosa bat izan baitzitekeen, baina jainkosa hauskor bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.
Ez halako jainkosa santutzar ezin hurbilduzko bat, baizik eta hezur-haragizko emakume bat, beste edonork bezala jaten, kaka egiten eta larrutan egiten zuena. Haren irudimenean, Greziar jainkosa bat bezain ederra zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.
Orduan, Helena agertu zen, Menelaoren emaztea, Afrodita jainkosa bezain ederra. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.
Azkenean, Atenea jainkosa, Ulises gizajoaz errukiturik, haren alde mintzatu zen Zeus Olinpoko jainko nagusiaren aurrean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 11. orr.
Eea uhartera heldu ginen; han bizi da Zirze jainkosa, txirikorda ederduna. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 64. orr.
Axera jainkosaren ohorezko zutoin sakratua ere ezarri zuen. Elizen arteko biblia 1 Erg 16,33
Venus jainkosa ilebeltza zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 201. orr.
Baldur, bakearen jainkoa, Odin jainko nagusiaren eta Frigga (edo Freia) jainkosaren seme zintzoa zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.
Euskal tradizioan, Mari jainkosa sagardogile aparta da. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 47. orr.
Hobe duzue, zuen onerako, ikusmena oihal batez estali, maitea bere arketipo-eitean, jainkosa-eitean, bizirik atxikitzeko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.
Ene! zelako jainkosa-bularrak, zelako izter leun eta guriak. Ikus dezadan hain grinatsu desiratzen dudan jainkosa-ipurdi zoragarri hau! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.
Plazer handia sentitzen badut ere, alde egin beharrean naiz, nahitaez, jainkosa-aho honetatik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.
Hau jainkosa-plazera!... ez dago munduan honi hurrik ematekorik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 180. orr.
Orduan, gonaren eta gonazpikoaren kulunkari halako gandu bat zerion; [...] haren jainkosa gorputz handiarekin, haren araztasun eta zurbiltasun miresgarriekin, behinolako marmol eder bat bezalakoa zen, itsasoak eraman eta sardina arrantzale baten sarean kostaldera ekarritakoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.
Hala zebilela, Ino itsas jainkosak ikusi zuen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.
Ia Olympo guztietatik lekutuak, jainko-jainkosa eta deabruak, buru-belarri dabiltza jendartea berriz ere bereganatu beharrez. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 13. orr.
Jainko-jainkosok, osoko biltzarrean kendu horri boterea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.
Greziarrak dira, eta tenpluak greziar jainko-jainkosei eskainita daude. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.
Erromako jainko-jainkosen artean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.
Baina jainko-jainkosen arteko maitasunak -egiaztatu nuen- ez zion zirrararik sortzen; bai, ordea, harridura. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.
atenea jainkosa (5); jainko eta jainkosa (4); jainko jainkosa (3); sidondarren jainkosa (4)
atenea jainkosak (3); maitasunaren jainkosak (3)
axera jainkosaren (8); jainkosaren omenez (4)
jainko jainkosen (8)