Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jainkogabe 1 izond inongo jainkotan sinesten ez duena, jainkotasun oro ukatzen duena. ik ateo.

Nago Ama Birjina hau bizitzaren, gizon-emakume jainkogabeen irudirik jainkogabeena dela.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 52. orr.

2 (izen gisa)

Nazioartekotasunak euskal izatearen hondamena zekarrela, guretasuna erdaldundu nahi zutela jainkogabeek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 51. orr.

Agustinek idatzia zuen jainkogabeak dabiltzaneko labirinto biribiletik salbatzen gaituen bide zuzena dela Jesus.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 137. orr.

Gertakari baliagarriak eta kaltegarriak berdin erortzen direla, bereizkuntzarik gabe, jainkotiarren eta jainkogabeen gainera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.

3 jainkogabeko (orobato jainkobako) izlag jainkogabea.

-Azaldu beharko didazu zer egiten duzun zuk jainkogabeko txerrenkume hauekin, don Roman...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

Poloniarren erlijio-sua agertzen baitzuen alboko errusiar jainkobakoen ondoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 15. orr.

4 jainkogabezko izlag jainkogabea.

Baina doluari horrela tema gogorrean eustea, berriz, birao bat duzu setakeria jainkogabezkoa, gizaz besteko samina.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus