Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun batean, arratsalde aldera, ohetik jaiki eta jauregiko etxegainean paseatzen hasi zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 53. orr.
Ohetik jauzi batez jaiki. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.
Petrikiloa eskaileretan behera agertu zen, lotatik jaiki berria denaren aurpegiarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.
Siestatik jaiki berria balitz bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 67. orr.
Jardun hau egunean bi bider egingo da, alegia, goizean jaikitzean, eta bazkaldu edo afaldu baino ordubete lehenago. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 85. orr.
Jexux aspaldi jaikia zen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 25. orr.
-Goizeko lauretan jaiki beharra zaukaat. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 53. orr.
Neskak jaiki al dira? Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 157. orr.
Josue goizean goiz jaiki zen. Elizen arteko biblia Jos 1,3
Zazpigarren egunean, egunsentian jaiki eta itzulia egin zuten hiriaren inguruan. Elizen arteko biblia Jos 6,15
Eta esan zion elbarriari: -zuri diotsut: jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera. Elizen arteko biblia Mk 2,11
Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion. Elizen arteko biblia Lk 7,15
Ez dut arrazoi bakar bat ere aurkitzen jaiki eta zer edo zer egiteko. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 39. orr.
Gero, gorputza erdi jaiki, ohearen albo baterantz okertu, eta karpeta astun bat atera zuen ohepetik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 71. orr.
Lehen doinuak entzun ahala Etxeberryk jaikitzeko saioa egin du. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 165. orr.
"Zaude;" jaikitzekoa egin zuen Mikaelak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 146. orr.
Hiria ohetik jaiki eta lur hotzaren gainean oinutsik ibiltzen hasten den ordua. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 135. orr.
Astelehena mantso jaiki zen igandearen lozorrotik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 187. orr.
Eguna hotz jaiki zen baina argi. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 61. orr.
Gustatzen baitzait Jaurenean ikustea eguna jaikitzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.
Arianek besaulkitik jaiki eta diskoa itzali zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 253. orr.
Fritz Gegenbauer erdi lotan jaiki zen sofatik. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 125. orr.
Ninibeko erregeak ere mezuaren berri izan zuenean, tronutik jaiki eta errege arropak kendu zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 164. orr.
Mahaitik jaiki eta logelara abiatu da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 209. orr.
Erregea, haserre bizian, oturuntzatik jaiki eta jauregiko lorategira irten zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 140. orr.
Idazmahaitik jaiki, eta, lehen bezala, erakusmahaiaren altxagarria altxatu eta bulegotik irten zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.
Bere lekutik jaiki eta nire ondoan eseri da emakumea. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 141. orr.
Ordea, ahantzi egin ote zaik zer den bizitza: eror eta jaiki, jaiki eta eror, berriro jaikitzeko...? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 254. orr.
Horrelaxe bizi izan baitzen Ibiñagabeitia jaiki eta erori, erori eta jaiki unean unean zeuzkan indarren eta ahalen arabera bere esku zegoen guztia «erpe ta aginekin» egiten euskararen, euskal literaturaren eta aberriaren alde Berria - Harian 2006-01-26
Otoitza amaitu zuenean, jaiki zen Judit, eta, mirabeari deituta [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 148. orr.
Ivan Ogareff lurretik jaiki, eta, itsua aise menderatu ustean, eraso egin dio. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 449. orr.
Belaun koskorrak minberaturik jaiki behar izan dudan arte. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 144. orr.
Lurretik jaiki nintzenerako, amona poliziei kontatzen ari zitzaien nondik gentozen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 171. orr.
Edan, mozkortu, oka egizue eta erori lurrera, gehiago ez jaikitzeko, gerraren erasopean. Elizen arteko biblia Jr 25,27
Katua emeki jaiki, bizkarraz Larraitzen izterra ferekatu, isil-isila pasillora egin zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 173. orr.
Animalia jaiki zen, eta balantzaka, [...] zapia zegoen lekuraino joan zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.
Oila-loka ura edatera jaiki ohi zenean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Blanche astiro jaiki eta ohe ondoan zutik gelditu da ahizpari begira. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 112. orr.
Stella lasai-lasai jaiki da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 113. orr.
Bat-batean jaiki eta mutilaren izterren gainean eseri zen, zangalatraba. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 138. orr.
Nekez jaiki naiz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 59. orr.
Kostata jaiki zen-: a!, ez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 267. orr.
Lehenengo tiroarekin batera erne eta bizkor jaiki nintzen ohetik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 125. orr.
Biharamunean, urduri jaiki nintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 337. orr.
Asaldaturik jaiki ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.
Erdi biluzik jaiki zen Catherine eta ate aldera joan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 118. orr.
-Jaiki ziztuan, berandu diagu! Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 15. orr.
Iban Mayo ere herrenka jaiki zen, iztarraldea handituta. Berria - Kirola 2004-07-08
Milikatuz, jakinduriaz putz eginez, erantzun dute nire titiburuek eta harro jaiki dira. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.
Ez dago despota izan nahi ez duen gizonik zakila jaikitzen zaionean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 274. orr.
Ikusi nola jaikitzen zaion gure gizonari... Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 178. orr.
Atlantikotik jaiki eta tentetu den antizikloi batean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.
· Orain, ordea, Adonias jaiki da errege, zure ezjakinean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 60. orr.
Eguzkia jaikitzen denean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.
Eguzkia jaiki gabea zenez, orkatzak Wildstrubel inguruan harrapatuko zituela espero zuen ehiztariak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 280. orr.
Hirurak aldean eguna argitzen hasiko dun, eta, eguzkia jaiki ondoren, erraza ez, baina bai egiteko modukoa bihurtuko dun jaistea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.
Goizeko 7ak 11 gutxiagotan jaiki da eguzkia gure mendiarteotan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.
Helios eguzki jainkoa itsasotik jaiki eta zerura igotzen hasirik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 16. orr.
Eguzkia jaikia zen mutilak itzuli zirenerako. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 200. orr.
Zu eta zure herritarrak erregearen aurka jaikitzeko asmotan zabiltzatela. Elizen arteko biblia Ne 6,6
Ni ez nauk sistemaren aurka jaiki, nik ez diat neure nortasuna finkatu nahi izan antolamendu suntsitzaileari aurre eginez. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 56. orr.
Uste al duzu hitz hutsek gerrako planak eta ausardiak bezainbat balio dutela? norengan duzu zeure ustea, nire kontra jaikitzeko? Berria - Ekonomia 2006-04-09
Alde atera zaizu gaur Jauna eta libratu zaitu aurka jaikitako guztien eskuetatik. Elizen arteko biblia 2 Sm 18,31
Berekoikeriaz egiaren kontra jaikitzen direnei Elizen arteko biblia Erm 2,8
Bi kondoietariko batek nire zuztar jaikia begiratzen zuen, lekatik kanpora leka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.
Nik beren zakil jaikiak ikusten nituen, eta desiatzen nengoen norbaitek sar ziezadan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 120. orr.
Bi poloetara iristea eta kontinente bakoitzeko mendi jaikienera igotzea da proiektua. Berria - Kirola 2004-04-20
Azkenaldian Euskal Herriko gazteleran jaiki handia duen hitza da "ciudadanos/as vascos/as", Ibarretxek patentea bere manerara ezarri nahi badie ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 28. orr.
Jaiki berria zen, eta bere ilea [...] adats leun txikietan jaisten zitzaion lokietatik behera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.
-Jaiki berritan batik bat. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 25. orr.
Jaiki berri-berritan, begiak ttikiak zituen, loak ikusezin bihurtuak kasik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.
· Eguzki jaiki berria distiratsu baino distiratsuago zegoen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.
ama jaiki (4); astiro jaiki (6); aulkitik jaiki (19); aurka jaiki (18); aurka jaiki ziren (5); azkar jaiki (5); bat batean jaiki (14); bat jaiki (5); batera jaiki (5); berandu jaiki (6); berehala jaiki (15); berriro jaiki (9); berriz jaiki (4); besaulkitik jaiki (5); biharamun goizean jaiki (5); biharamunean jaiki (4); bizkor jaiki (6); egitera jaiki (5); egunsentian jaiki (4); emakumea jaiki (6); erregearen kontra jaiki (4); gauerdian jaiki (4); gauez jaiki (4); goiz jaiki (96); goiz jaiki behar (10); goiz jaiki beharra (7); goizago jaiki (4); goizean goiz jaiki (62); goizean jaiki (25); goizik jaiki (6); isilean jaiki (4); ixtera jaiki (4); jaiki behar (37); jaiki behar izan (7); jaiki behar izaten (7); jaiki beharko (8); jaiki beharra (19); jaiki berria (11); jaiki berriak (4); jaiki bezain laster (4); jaiki eta atera (5); jaiki eta berehala (5); jaiki eta esan (5); jaiki eta jan (4); jaiki eta jaten (4); jaiki eta joan (4); jaiki eta zoaz (9); jaiki ezinik (4); jaiki gabe (9); jaiki nahi (9); jaiki ondoren (5); jaiki orduko (11); jaiki zen gotzaina (4); jaiki zen ohetik (7); jauzi batez jaiki (7); kontra jaiki (18); lehenago jaiki (4); lurretik jaiki (9); mahaitik jaiki (16); ohetik jaiki (88); oso goiz jaiki (5); seietan jaiki (4); sendaturik jaiki (5)
goiz jaikirik (12); goizean goiz jaikirik (9)
goiz jaikita (9); goizean goiz jaikita (9); jaikita zegoen (6)
goiz jaikitzea (5)
goizean jaikitzean (7); ohetik jaikitzean (6)
jaikitzeko keinua egin (4); ohetik jaikitzeko (6)
goiz jaikitzen (20); goizago jaikitzen (4); goizean goiz jaikitzen (8); goizean jaikitzen (6); goizeko seietan jaikitzen (5); jaikitzen ari (4); lauretan jaikitzen (4); ohetik jaikitzen (7); seietan jaikitzen (5)