Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaieratsu 1 izond jaieraz betea.

Gizon zintzo eta jaieratsua zenez, heriotza gainean zuela ikusirik, elizakoak eskatu zizkion fraide bati.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 852. orr.

Jainkoaren zerbitzari jaieratsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 776. orr.

Sekula ez dut ikusi senar jaieratsuagorik nire bizi osoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.

Eskerrak ematen zizkion Jainkoari, sorkari guztiek honela aitorpen jaieratsuz beneratzen dutenari. Hura jaiera sinplea, hura sinpletasun jaieratsua!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

San Frantziskori debozio kartsuz lotua eta anaienganako ardura jaieratsua zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

Jokabide eta errito-kode tradizionala berpizteko Konfuzioren grina jaieratsua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ordenan sartu zen eta bertan iraun zuen apal eta jaieratsu Jainkoaren zerbitzuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 524. orr.

Horrela, bada, Kristorekin bat etortzeko -haren Ordezkaria zenez- jaieratsu erabaki zuen Frantzisko lurrean ere santuen aintzaren eta fededun guztien benerazioaren duin aitortzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 835. orr.

Baina batasun itxura hartzen duen bitasunak berez eta nahitaez sutsu, jaieratsu eta abegitsu bihurtzen du maitasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus