Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaidura 1 iz joera, bereziki arimarena edo gogoarena.

Jaiduraz praktikoa baitzen, azkar bihurtu zuen bere ametsa egia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.

Ez zait laket jokabide makurrei trufa makurrak gehitzea; ez dira horiek ez nire manerak, ez nire jaidurak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 498. orr.

Mutikoa ez dago gaizki, ez du inolako gaitzik, esaten zuten, baina gaixotasunerako jaidura du.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Erromatarren jaidura merkataritzan ez aritzea zela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

Autismorako jaidura berez biologikoa dela ez da zalantzan jartzen gaur egun.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.

Gautarra zen ohituraz, eta dantzarako zaletasuna eta haurrak lapurtzeko jaidura zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 193. orr.

Loreekiko zuen zaletasuna zen berak maizenik aitortutako jaidura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

Modarako jaidura hura gorde zuen amak bizi izan zeino.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Aitarenak zituen bere burua koroatzeko jaidura, errege-harrotasuna eta sortzeko poza.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Horditasunak gure benetako grina eta jaidurak azaleratzen dituen teoriari kontu eginez gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Ez dezaket uler nola jaidura batek, une batez jaioa eta bertze batez hila gertatu denak, ahalkearen, prestutasunaren eta lañotasunaren hatsapen mudaezinak baino indar gehiago izan dezakeen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.

Nik, gogo bihotzean, ez dut jaidura bat beizik: euskara, eta beti euskara!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 189. orr.

2 (izenondoekin)

Gaixoei eta behartsuei laguntzeko jaidura berezia zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.

Du Bellayren olerkien deklamatzeko ene jaidura txarra.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.

Gizabideak beartzen gaitu, baiki, gure jaidura basa orri uko egitera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 74. orr.

Liburuetarako jaidura naturalak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 92. orr.

Jaidura handiz nabil horretan, oinazerik krudelenaren mende geratzeko arriskuan bainaiz. halako jaidura arretagabe bat babestuz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jaidura berezia (3); jaidura berri (4); jaidura naturalak (3); jaidura txarra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus