Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaialdi 1 iz ikus-entzuleen atseginerako prestauriko emanaldi jendaurrekoa.

Ikastolako gabonetako jaialdian ekitaldi batzuk ditugu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 248. orr.

Ikastolen arteko harremana sendotzeko eta, bereziki, Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko behar-beharrezkoak dira jaialdi hauek guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

Bezperan, Donibane Garazin zegoen jaialdira bildu ginen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 169. orr.

Astean behin armadako goi-buruek antolatutako jaialdietan orkestrak dantzarako musika jotzen zuen -baltseoko doinuak- zenbait martxa militarrekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 190. orr.

2 zinema, musika edo kidekoen emanaldi saila. ik beherago 7.

Laster egitekoa zen jaialdi edo lehiaketa batean aurkeztu behar zuela-eta. Jaialdiari hasiera emateko, emanaldi berezia prestatu dute urtero legez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

Bi eguneko jaialdiaz gain, aurkezpen festa bat, americana musikako saioak eta Johnny Cashen omenaldia antolatu dituzue.  Berria - Kultura   2004-09-09

Jaialdiko emanaldietan, besteak beste, Fun Lovin' Criminals eta Jesse Sykes & The Sweet Hereafter ariko direla iragarri berri dute antolatzaileek.  Berria - Kultura   2004-07-28

Jaialdira 15.000 lagun joatea espero dute antolatzaileek, eta dagoeneko jarri dituzte hiru egunetarako abonuak salgai.  Berria - Kultura   2004-03-02

Jaialdirako sarrerak eskuratzeko aukera dago oraindik.  Berria - Kultura   2004-08-13

Jaialdiaren zuzendariak, Rafael Perez-Sierrak.  Berria - Kultura   2004-07-01

Erriberriko jaialdiko arduradunek idazle ukrainarrari omenalditxo bat egin nahi izan diote.  Berria - Kultura   2004-07-01

Gaur bertan emango dira Miarritzeko Nazioarteko Jaialdiko Urrezko Eguzkiak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 22. orr.

Bat-bateko Film Laburren Jaialdia.  Berria - Kultura   2004-05-19

Hiriak gainezka egin ohi du Nazioarteko Komiki Jaialdia egiten den egunetan.  Berria - Kultura   2004-01-22

Antzerki Jaialdi Translatinoa.  Berria - Kultura   2004-08-29

3 (kirol arloan)

Aurtengo udan hiru jaialdi antolatu dituzte, Donostiako Masterseko bi finalerdiak eta finala.  Berria - Kirola   2004-09-11

Eguraldi txarra dela eta, Aspek etzira arte atzeratu du bart gauean Azkoitian jokatzekoa zen jaialdia.  Berria - Kirola   2006-01-28

Torneo horiek udako beste jaialdiek ez duten lehiakortasuna izaten dute.  Berria - Kirola   2004-09-02

Logroñoko torneoak bederatzi jaialdi eta eskuz banakako zein binakako txapelketak izango ditu.  Berria - Kirola   2004-09-10

Jaialdia 17:30etan hasiko da, Agirrek eta Medinak Bengoetxea VI.a eta Armendarizen kontra jokatuko dute.  Berria - Kirola   2004-01-31

Jaialdiko aurreneko partidan Aspeko multzoko Bigarren Mailako Binakako Txapelketako finala jokatuko da. herria¬

Jaialdi berean, Inaxio Perurena harri-jasotzailea 275 kiloko harriarekin marka ezartzen saiatuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Jaialdi handi jendetsuak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 52. orr.

Fuji Rock jaialdi erraldoian parte hartuko du Fermin Muguruza Kontrabandak.  Berria - Kultura   2004-07-16

Gai nintzela esan zidan jaialdirik ederrena purtzilkatzeko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 146. orr.

Europako zinema jaialdi ospetsuenetan.  Berria - Kultura   2006-05-03

Kalearte horietan egosten ziren gure jaialdi poetikoak, jazzaldi bat-batekoak, eta adiskideen arteko giroa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 127. orr.

Jaialdi elektroakustikoak ere badaude.  Berria - Kultura   2004-02-06

Jaialdi militar bat antolatu zuten hiri garrantzizko hartan tatariarren kuartel nagusia inauguratuko zela ospatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.

Inork ez bezala dakiela berak antolatzen jaialdi piroteknikoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 112. orr.

Lau-sei bertsolariko jaialdiak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 138. orr.

Nik neuk ere, gaiak jarri izan ditut, herriko jaialdietan-eta.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 144. orr.

Berrehundik gora lan lehian Ikus-entzunezkoen Jaialdian.  Berria - Kultura   2004-05-19

Eskultura Galkorren Habanako Jaialdi Nazionala.  Berria - Kultura   2004-06-27

5 jaia.

Koarta-tenporetaz jardutean ikusi dugu nola udaberriko lehen ilbetearekin ospatzen zuten hebrearrek beren jaialdi nagusia, Pazkoarena justu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.

Horrekin batera, jauregian hamar eguneko jaialdiari hasiera eman zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 235. orr.

Jaialdi judu laikoa, zortzi eguneko iraupena duena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Festa, jaialdi handia izango da bizitza beti orainean jardunez gero, bizitzen ari garen unea baino ez baita izango orduan bizitza.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 121. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jaialdi eguna heldu zenean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dantza eta musika jaialdiek.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 13. orr.

Getxokoa munduko musika jaialdien Europako Zerrendan dagoela.  Berria - Kultura   2004-08-26

Shakespeareren hiru obra eskainiko ditu Erriberriko antzerki jaialdiak.  Berria - Kultura   2004-07-01

Europako zinema jaialdi ospetsuenetan.  Berria - Kultura   2006-05-03

Uztailaren 15, 16, 17 eta 18an Baionan iraganen den jazz jaialdiak.  Berria - Kultura   2004-06-09

Portugaleteko Folklore Jaialdia, Europari so.  Berria - Kultura   2004-07-22

Irailaren 1ean hasiko da Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia.  Berria - Kultura   2004-08-26

Bankuak babesturiko jota-jaialdietara joaten da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 132. orr.

Jauregi Berriko gau jaialdi hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 29. orr.

Izan ere, etsipen kutsu penagarria zerien folklore jaialdien eta meza ikusgarrien gaineko albiste haiei.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.

Gauza franko hasi ziren hirurogeietan: acid-rocka, "jaialdiak", amodio-jaialdiak, zigarro goxoak...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esku huskako jaialdi (3); gaurko jaialdi (6); jaialdi antolatu (4); jaialdi erakargarria antolatu (4); jaialdi handi (7); jaialdi handia (5); jaialdi handien (3); jaialdi ikusgarria (3); jaialdi misto (3); jaialdi mistoa (5); jaialdi nagusia (6); jazz jaialdi (4); musika jaialdi (5); nazioarteko jaialdi (5); pilota jaialdi (6); profesional mailako jaialdi (3); rock jaialdi (5); zinema jaialdi (9)

antolatutako jaialdia (3); antzerki jaialdia (10); antzerki klasikoaren jaialdia (3); asegarceren jaialdia (3); aurkezpen jaialdia (4); aurreneko jaialdia (3); aurtengo jaialdia (5); biharko jaialdia (3); bilboko jaialdia (3); blues jaialdia (5); cannesko jaialdia (5); dantza jaialdia (6); egun osoko jaialdia (3); erremonte jaialdia (3); folk jaialdia (6); folklore jaialdia (8); gitarra jaialdia (4); jaialdia abian (4); jaialdia amaitzeko (4); jaialdia antolatu (29); jaialdia antolatuko (3); jaialdia antolatzeko (4); jaialdia antolatzen (7); jaialdia bertan behera (9); jaialdia egin (6); jaialdia egingo (20); jaialdia hasi (9); jaialdia hasiko (4); jaialdia hasteko (4); jaialdia iraganen (3); jaialdia ixteko (5); jaialdia izan (4); jaialdia izango (10); jaialdia ospatuko (3); jaialdia zabaltzeko (3); jazz jaialdia (7); jokatzekoa zen jaialdia (3); kale antzerki jaialdia (4); musika jaialdia (17); musiken jaialdia (3); nazioarteko antzerki jaialdia (3); nazioarteko jaialdia (12); nazioarteko musika jaialdia (4); nazioarteko zinema jaialdia (4); omenezko jaialdia (3); pilota jaialdia (5); rock jaialdia (8); trikiti jaialdia (4); zinegoak jaialdia (4); zinema jaialdia (18); zuzendutako jaialdia (3)

antzerki jaialdiak (5); aurtengo jaialdiak (5); bilboko jaialdiak (3); bilboko nazioarteko jaialdiak (3); egingo den jaialdiak (3); folk jaialdiak (5); folklore jaialdiak (3); irudien lurra jaialdiak (3); jaialdiak antolatzen (11); jaialdiak iraun (4); jaialdiak izango (4); jazz jaialdiak (5); kale antzerki jaialdiak (3); lekeitioko jaialdiak (3); musika jaialdiak (5); nafarroako jaialdiak (8); nazioarteko folklore jaialdiak (3); nazioarteko jaialdiak (8); rock jaialdiak (4); txotxongilo jaialdiak (3); zinema jaialdiak (7)

antolatutako jaialdian (4); antzerki jaialdian (12); aurtengo jaialdian (4); berlingo zinema jaialdian (3); bilboko jaialdian (4); blues jaialdian (4); cannesko jaialdian (10); cannesko jaialdian aurkeztu (3); egingo den jaialdian (7); film laburren jaialdian (4); folk jaialdian (3); gasteizko jazz jaialdian (3); gaurko jaialdian (4); getxoko jazz jaialdian (3); ikus entzunezkoen jaialdian (3); izango dira jaialdian (9); jaialdian abestuko (3); jaialdian ariko (11); jaialdian aurkeztu (4); jaialdian egin (3); jaialdian eman (3); jaialdian emango (3); jaialdian estreinatu (4); jaialdian estreinatuko (3); jaialdian izango (14); jaialdian joko (6); jaialdian lehiatuko (5); jaialdian parte hartu (8); jaialdian parte hartuko (15); jaialdian parte hartzeko (5); jazz jaialdian (11); jokatuko den jaialdian (3); musika jaialdian (7); nazioarteko antzerki jaialdian (3); nazioarteko jaialdian (13); nazioarteko zinema jaialdian (3); rock jaialdian (15); salzburgoko jaialdian (3); trikiti jaialdian (4); txotxongilo jaialdian (7); zinema jaialdian (24)

antzerki jaialdiaren (4); aurtengo jaialdiaren (3); dantza jaialdiaren (4); folk jaialdiaren (3); jaialdiaren antolatzaileak (5); jaialdiaren antolatzaileek (9); jaialdiaren ardatza (3); jaialdiaren aurkezpen (6); jaialdiaren aurkezpena (3); jaialdiaren bigarren ekitaldia (5); jaialdiaren egitaraua (3); jaialdiaren espiritua (3); jaialdiaren karietara (8); jaialdiaren lehen egunean (3); jaialdiaren zuzendari (4); jaialdiaren zuzendariak (5); jazz jaialdiaren (4); musika jaialdiaren (4); nazioarteko jaialdiaren (3); nazioarteko trikiti jaialdiaren (4); rock jaialdiaren (11); rock jaialdiaren hirugarren (3); zinema jaialdiaren (8)

nazioarteko jaialdiari (5)

nafarroako jaialdien (6); nafarroako jaialdien barruan (4)

nafarroako jaialdietako (5)

jaialdietan parte hartu (3); jazz jaialdietan (5); nafarroako jaialdietan (7); nazioarteko jaialdietan (3); zinema jaialdietan (3)

itzuliko da jaialdietara (7)

antzerki jaialdiko (5); aurtengo jaialdiko (5); berlingo zinema jaialdiko (4); cannesko jaialdiko (4); galarretako jaialdiko (3); gaurko jaialdiko (3); getxoko jazz jaialdiko (4); jaialdiko antolatzaileek (5); jaialdiko aurreneko partida (3); jaialdiko aurreneko partidan (9); jaialdiko bigarren partida (3); jaialdiko bigarren partidan (8); jaialdiko epaimahaiak (3); jaialdiko epaimahaiburua (3); jaialdiko estelarrean (5); jaialdiko film (4); jaialdiko hirugarren partidan (3); jaialdiko lehen partida (3); jaialdiko lehen partidan (12); jaialdiko lehendakaria (4); jaialdiko lehendakaria eta (3); jaialdiko lehenengo partidan (3); jaialdiko lehiaketa (4); jaialdiko ordezkari (5); jaialdiko ordezkari nagusiak (3); jaialdiko partida (23); jaialdiko partida nagusia (4); jaialdiko partida nagusian (17); jaialdiko partidarik onena (5); jaialdiko sail (6); jaialdiko sari (4); jaialdiko zuzendari (8); jaialdiko zuzendari artistikoa (3); jaialdiko zuzendaria (4); jaialdiko zuzendariak (11); jaialdiko zuzendariaren (3); jazz jaialdiko (7); komiki jaialdiko (4); nazioarteko jaialdiko (4); rock jaialdiko (3); zinema jaialdiko (10)

jaialdirako sarrerak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus