Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ebe jagon behar dut, hain da samurra eta babesgabea... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 29. orr.
Etxea garbitzeko bakarrik ez, emakumeok familiako haurrak, edadetuak eta gaixoak jagoteko ere hartzen dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Aurrerantzean nire burua osasuntsu jagongo dudala zin egiten dut. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 13. orr.
Neuk jagongo dut botika. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 36. orr.
Rufinoren umezaroa ardi jagoten joan zan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 50. orr.
Zaindari bi ipini ditu Udalak frontoi barruan, eta udaltzainen auto batek jagoten du kalea, etxerik gabekoak hor diren bitartean. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Poliziak ez ezik, segurtasun enpresa pribatuetako guardiak ere politikoak, epaileak edo enpresaburuak jagoten ibili dira azken urteotan. Berria - Harian 2006-03-24
Trafikoa areago mugatu nahi dute, mehatxaturiko espeziak jagoteko. Berria - Gaiak 2004-10-03
Hor, meategiak zorrotz jagon behar direla-eta, balizko itsaspekoei adi bizi dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.
Erregistro publikoak jagoten dituztenen prebarikazioa. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 77. orr.
Euskaltzaindiak hartu zuen bere gain [...] euskararen azterketa eta hizkuntzaren jagotea. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 60. orr.
Euskaltzaindiaren helburuak, besteak beste, euskararen eskubideen jagotea, erabilera bultzatzea eta hizkuntza gizarte maila guztietan gai bihurtzeko lan egitea dira. Herria 2001-04-05
Honetan, egiatik aldendu ez zaitzan, batzuek asmatu duten zerbaitetik jagon gura zintuzket. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 53. orr.
Beraz, bere bakantasuna eta arrarotasuna jagon nahi dituenak, hobe du abestea edo dantzatzea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 165. orr.
Euskaltzaindiaren Jagon Saileko lagunek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 161. orr.
jagon jardunaldiak (4); jagon sailak (4); jagon saileko (4)