Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jadaneko (47 agerraldi, 13 liburu eta 4 artikulutan) izlag 1 adlag dagoeneko, jada.

Jadaneko kezka hori hor duzu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 188. orr.

Horra zergatik jadaneko iragan gaitz batez oroitzen diren aldi bakoitzean gizakiak pozten diren.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 319. orr.

-Nobleek boterea galdua dute jadaneko!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 132. orr.

2 (iraganaldiko testuinguruetan) ordurako, jada.

Jadaneko urte franko genituen noizetik noizerat baizik elkar ikusten ez genuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

Bi lanak jadaneko irakurriak eta erkatuak zituen noski.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Ordukoz neskatxa haietarik anitz ezkonduak ziren eta jadaneko familiatuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Estefania hor zen jadaneko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus