Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jacuzzi (orobat jakuzzi) iz uraren bidezko masaje sistema bat duen igerileku eto bainuontzia.
Denetik daukate: hidromasajea, jacuzzia... probatu egin beharko zenuke. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 59. orr.
Hiru bat metro koadroko jacuzzian, bizkarrez, emakumea gizonaren gainean hankalatraba bistatu zuen Brunok. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 36. orr.
Beheko eta goiko bainugelak (bata jacuzzi batekin, eta bestea sauna txiki batekin). Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 78. orr.
Ilunbistan, jacuzzian bikote bat sumaturik, Bruno berehalakoan erantzi, eta sartu egin zen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 36. orr.
Donostiako La Perla bainuetxeko jakuzzia-n azaldu zela. Berria - Kirola 2004-11-19