Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer urratsa geure buruaren jabegorat! Herria 2005-02-24
Sevillako taberna hartan dantzan ari zen emakumeari begiratu, eta, nire begien jabegoa galdurik, urduri jarri nintzen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 266. orr.
Nola bete, berez isiltasunaren eta negarraren jabegoa den eremua? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 111. orr.
· Jabegoari doakiola boterea, eta indarrari, berriz, ahalmena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 122. orr.
Bai handia dela mundua, Jainkoaren etxea! bai zabala eta mugagabea haren jabegoa! Elizen arteko biblia Ba 3,24
Kargudunen kasuan nagusitasuna; haurren kasuan burasoen larderia; jaunaren kasuan esklaboaren gaineko jabegoa. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 123. orr.
Aitari seme-alaben ondasunen jabegoa kenduz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.
Gas naturalaren jabegoa.. Berria - Mundua 2004-05-28
Koloniaren jabegoa adierazten zuen frantses bandera bat zegoen bertako balkoi luzearen erdian. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.
Aduana-hesi berriez babesturik egongo ziren merkatuen jabegoa gordetzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.
Jakoben ondorengoek berriro eskuratuko dute beren lurraren jabegoa. Elizen arteko biblia Ab 1,17
Bi etxe hoien jabegoa da jokoan. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 104. orr.
Izuak hartuta, milioika errefuxiatuk ihes egin zuen, etxeak eta jabegoak utzita. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.
Jabeak militarki ahulegiak zirelako beren jabegoa babesteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 212. orr.
Bizia inori ez zaio jabegoan ematen, denei erabilgoan baizik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 219. orr.
Bere jabegoko lurraldean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 213. orr.
Stanleyk azaltzen digu ehun akre dituela bere jabegoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.
Lapurdiko bere jabegoetara lekutu zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.
Zuberoan ere jabego zabalak zituen, Ozazen eta Atharratzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.
Aitatxirendako, erregeren jabegoko lur puska bat, betiko atsedena har zezan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.
Hor ibiltzen da bere jabegoetan zehar traktore gainean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 191. orr.
Haize-ponpa eta urtegia ikustera doaz jabegoaren mugaraino. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 83. orr.
Bere eskarmentu gutxiagatik ez zuen bere jabegoa ondo administratzen asmatu. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.
Bazen lapurra zigortu beharrean lapurtua zigortzen zuen herri bat, horrela bere jabegoa hobeto zaintzen ikas zezan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 235. orr.
Emakumeak norberaren jabegotzat hartzen duten gizonezkoen jokabidea dago bestetan gertatzen diren bortxaketen atzean. Berria - Harian 2005-08-11
Ekoizpen baliabideen jabego pribatua, merkatu askatasuna eta enpresa askatasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.
Jabego pribatua ezabatuz gero askatasuna eta berdintasuna ziurtaturik zeudela betiko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.
Sistema sozialista edo plangintzapekoa, ekonomiaren ekoizpen eta banaketa bideen jabego kolektiboan oinarritzen dena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.
Iritzi sediziozkoa da herritar partikularrek jabego edo nagusitasun absolutua dutela beren gauzen gainean. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 139. orr.
Nazio Produktu Gordina, berriz, jabego nazionaleko produkzio faktoreek denboraldi jakin batean ekoitziriko ondasun eta zerbitzuen merkatu balioa [da]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.
Patenteak, jabego intelektualaren eskubideak. Berria - Mundua 2006-01-31
Zuek izango zaituztet herri guztien artean neure jabego berezia. Elizen arteko biblia Ir 19,5
Israelen, antzina, jabegoa erosi edota jabego-eskubidea eskuz aldatzen zenean, honela egin ohi zen: [...]. Elizen arteko biblia Rt 4,7
Eta hala aipatuko ditu biztanlerik ia gabeko islon jabego problema ugariak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.
Erabateko ukapena jabego-izpirituari gauza guztietan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.
Gure atxikitasunean badelako halako gurekoikeria eta jabego-irrika bat. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.
Familia jabego-modu bat da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 97. orr.
Jabego mota horrek baztertu egiten duela gauza horien gainean beste gizon guztiek izan zezaketen eskubidea, herritarrak nahiz Estatua izan. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 150. orr.
Beren lur jabegoak defendatzeko. Berria - Mundua 2004-05-30
Lur jabegoaren aldaketa egitekoan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.
Italiaren hegoaldeko muturrean zeukan landa-jabegoa monasterio bihurtu zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.
jabego berezi (4); jabego berezia (3); jabego intelektuala (5); jabego intelektualaren (6); jabego pribatua (8); jabego pribatuaren (3)
gasaren jabegoa (8)
gasaren jabegoaren (3); hiri jabegoaren (3)