Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jabearazi, jabearaz, jabearazten (orobat jabetuarazi g.er.) du ad jabetzera behartu.

San Bartolome eta elbiak esaldi honetan azaltzean, aspaldi jabetuarazi ninduten nire lagunek: Bartolome baitugu zaindari Amezketan [...] eta elbi baitugu gaitzizen hango herriko seme-alabok.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.

Entzuleak bereizketa horretaz jabearaztea da gure lehendabiziko helburua.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 99. orr.

Maitasun minez zauritutako nerabetxoak izan ohi dira ia beti, eta borreroak orduan, hitz goxoekin, egin nahi duten erokeriaz jabearazten ditu. Haietako bat berariaz igaro zen harengandik hurbil, horretaz jabearazteko, eta, bestela bezala, azaletik ukitu zuen ilehoria bere soinekoaren azpiko merinake zabalaz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus