Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, bat-batean, haizea jabaldu zen eta itsasontzia gelditu, ez aurrera ez atzera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 65. orr.
Izuturik, kontatu zion senarrari, eta honek ihardetsi zion ezen jabal zedila eta sosega zedila. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.
Neure harridura herabeaz jabetzean jabaldu zen neska. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 204. orr.
Txoko "ama, lasai"ka ari zitzaion baina emaztea ez zen ondorik ere jabaltzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 55. orr.
Hemen ez du harriak harritzen eta goratasunak burtxoratzen, baizik eta murruen eta sabaiaren eztitasun margotuak so egilea jabaltzen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.
Hil-zeinuak bihotzen taupadak jabaltzen zituen, alabaina. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.
Biharamunean haserrea pixka bat jabaldu zitzaion, zentzatu zen eta eskopetarik gabe joan zen medikuaren etxera. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 139. orr.
Egia erran, harentzat neukan aiherkundea pixka bat jabaltzen hasia zitzaidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 169. orr.
Iluntasunak ez zuen Joanesen beldurra nehondik ere jabaltzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 105. orr.
Musuzapi zuri bat atera eta ahora eraman zuen eztulaldia jabaltzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 79. orr.
Hala, gosea doi bat jabaltzen zitzaion. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 142. orr.
Farmazietan, akidura erraldoiaren eta demagun amodiozko penen jabaltzeko patxak salduko balira. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 187. orr.
Erruki, andrea, jabal ezazu, otoi, nire arimaren asaldura. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 94. orr.
Apezak jokoa jabaldu nahi zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.
Jabal litazkeela herri ainitzetan diren auziak. Herria 2003-03-17
Iskanbilek pixka bat jabaldu direla. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 138. orr.
Nahi zuen lehenik bazterrak osoki jabal ziten bederen bi egunez. Herria 2001-10-04
Boli Kostan ez dira bazterrak jabaldu azken denbora hautan, nahiz suaren baratzea onartua zuten etsai diren bi alderdiek. Herria 2002-12-05
Zainak jabaldu zitzaizkidan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 44. orr.
Laster jabaldu zaie segur lehen ongi-etorrien uzkurraldi hura. Herria 2003-03-17
Zainen tentsioa jabaltzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.
[Bihozberatasuna] ez da pasio bat, Izpirituaren ahalmen bat baizik, gizakiaren Hira eta Mendekua jabaltzen dituena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 371. orr.
bazterrak jabaldu (3); haizea jabaldu (3); zainen jabaltzeko (4)