Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsaso jabala eta haize onak gozatuko ditugu. Berria - Ekonomia 2006-01-19
Itsaso jabalaren lausengu traidoreak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.
Oroitu nuen neure Italiarako itsasaldia, ezin bareagoa eta ezin jabalagoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 301. orr.
Morroi jabala zela, nirekin jolastea gustukoa zuena. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 164. orr.
Itsasoa utzi, lehorrean gelditu eta bizimolde bareago eta jabalago batean sartu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 505. orr.
Jabalago barnea, hatsa hobeki hartzen dut. Berria - Kultura 2004-07-11
Hurrengo urteak trankil eta jabal joan zitzaizkidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 626. orr.
Izaki bitxiaren aitzinean nengoen, hein bat jabal. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 223. orr.
Serbiako armadari dei egina dako bazterren jabal zaintzeko Serbiaren eta Mazedoniaren mugan. Herria 2001-03-22
Baldin eta Bidearen osotasuna ulertzen ez badugu, mugimenduak edo jabalak hutsegitera garamatzate. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 42. orr.
Mugimenduan edo jabalean geldo, nola dasta Batasuna? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 36. orr.
Platonen kobazulo historikotik irten dugu "arrazoiaren" egun--argira, baina egun-argitan, ez jabala, ekaitza ari du gogor. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.
-Gaixo honi jabal-belarra edanaraz iezaiozue, otoi. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.