Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iterazio (corpusean ez dago; ETCn 747 agerraldi) iz errepikapena; matematikan eta informatikan, funtzio bat edo instrukzio multzo bat behin eta berriz aplikatzea.

Baina lehenago, esplora dezagun zer garrantzi duen iterazioakETC-literatura, saiakera   Gene berekoia, Richard Dawkins (Eider Carton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Mugimendu horrek bulkada erdiindependente mordoa ditu, eta erritmomota asko koordinatzeko ahalmena du; ahalmen hori, ziur asko, beste espezieenaren gainetik dago, eta horrek iterazio eta sinkopa zorrotzak egin ahal izatea dakar. ETC-literatura, saiakera   Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hori ebazteko iterazio-prozesu bat behar denez, ordenagailua behar da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Eszentrikotasun txikiko orbitentzat konbergentzia oso arina da, eta iterazio gutxi batzuk nahikoak izaten dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006

Konturatu fase bakoitzak iterazioak izango dituela eta ez kopuru bera fase guztietan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006

Taulako datuen arteko iteraziora jo gabe T2 balioesteko, hurrengo IT programa ere erabil dezakegu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007

Mapa berria bukatzen denean (ikus koloretako 12.6 irudia), berriz iraz daiteke, bigarren sinplifikazio-iterazio bat lortzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Idazki guztiek erakusten dute konplexutasun handiko iterazio ederrik, eta guztiak ahalegintzen dira erkatzen simulazioak eguneroko errealitateko aukera zabal-zabaleko objektu fraktalekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007

Kontratua esleitzeko, enkante elektronikoa egin ahal izango da, iterazio-prozesu moduan antolatuta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sektore Publikoko Kontratuen Legea, , IVAP/IZO, 2007

Programek hainbat iterazio-begizta eta azpirrutina izan ohi dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Komatxoen artean, zuriunez banatutako hitz-segida bat ere jar daiteke espresioaren tokian, eta orduan iterazio bakoitzean hitzetako bat hartuko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu), Iñaki Alegria, Roberto Cortiñas, UEU, 2008

Egitura zehaztugabe bat iterazio-prozesu baten bidez aztertzeko metodoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Kurtsore-aldagaia, funtsean, iteratzaile bat da, kontsultaren emaitzako tuplen gainean iterazioan (begiztak egiten) diharduena, tupla bat aldiko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

ILPa areagotzeko modurik sinpleena eta arruntena da begizta bateko iterazioen arteko paralelismoa ustiatzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009

Gure oinarria da eredu zuzena lortu dugula, lehenengo hiru etapak iterazioz gauzatu baitaitezke eskema honi jarraiki: ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010

Hala, batera aritzen dira iterazioz lan egiten duten bi modulu, bata hedapen-kostuak kalkulatzen espezializatua eta bestea operazio-kostuak kalkulatzen espezializatua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

Zenbaki guztiak aurrekotik abiatuta sortzen ziren, unitatearen iteraziotik, beti objektu-bildumak erakutsiz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika, Askoren artean, EHU, 2010

Talde egonkorrak lortzean edo aurrez ezarritako iterazio kopurua (adibidean 30) gainditzean amaitzen da prozesua. ETC-zientzia, zuzenbidea   R Commander eta datuen analisia, Paula Elosua / Juan Etxeberria, UEU, 2013

Diseinuaren kasurako, hasieran baztertu egin daiteke altuerak etekinean duen eragina, eta, behin altuera hori zehaztuta, iterazioak egin daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Turbomakina termikoak, Askoren artean, EHU, 2014

Batetik, isotopia semantikoa kategoria klasematikoen iteraziotik dator eta diskurtso batean anbiguotasuna kentzeko aukera ematen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Herri kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan, Maialen Moreno Zubeldia, EHU/UPV, 2018

Diskurtsoa aztertzean, testuaren sorrera uneaz gain, iterazioaren unea ere kontuan hartu behar da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2019

C lengoaiak hiru iterazio-egitura eskaintzen ditu: for, while eta do while. ETC-entziklopedia   C, Wikipedia

Ameriketako Estatu Batuak Estatu batuetako segurtasun agentziak (NSA) gutxienez 3 iterazio eskatzen ditu maila ertaineko segurtasun estandarra lortzeko (DoD 5220.22-M). ETC-entziklopedia   Datu hondar, Wikipedia

Horrela DLA bat bi dimentsiotan haz daiteke mapeo konforme baten iterazio estokastikoak behin eta berriz aplikatuta. ETC-entziklopedia   Difusioz mugatutako agregazio, Wikipedia

Hauez gain, zeharkako metodo batzuk ere existitzen dira iterazioetan oinarritutakoak: esate baterako, Gauss-Seidel-en metodoa. ETC-entziklopedia   Ekuazio linealetako sistema, Wikipedia

Boosting teknikaren bidez zuhaitzak modu inkrementalean eraikitzen dira, iterazio bakoitzean pisuak esleituz aurreko iterazioan iragarpen okerra jaso duten kasuak indartzeko. ETC-entziklopedia   Erabaki-zuhaitzen bidezko ikaskuntza, Wikipedia

Problemari heltzea pentsaera programatikoko teknikak erabiliz, hala nola, iterazioa, errepresentazio sinbolikoa eta eragiketa logikoak. ETC-entziklopedia   Pentsaera konputazional, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus