Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

identifikadore (corpusean ez dago; ETCn 150 agerraldi) iz identifikatzailea.

Errepikatzen diren datuokin, hiztegi moduko bat eraikitzen da, eta hiztegi horretako sarrera bakoitzari nolabaiteko identifikadore bat ematen zaio. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-05

Baina sare horiek guztiek Internet bakarra dirudite, guztiek identifikadore bakarren sistema bera erabiltzen dutelako. ETC-prentsa   Berria, 2016-10-28

Horrek 15 etiketa ditu, sintaxi zehatz batekin: izenburua, egilea, gako-hitzak, deskribapena, argitaratzailea, beste lankide batzuk, data, baliabide-mota, formatua, identifikadorea, iturria, hizkuntza, harremana, estaldura eta eskubideak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Informaziorako dokumentazioaren oinarriak (2. argitalpena), Teresa Agirreazaldegi, UEU, 2006

Prozesuak laukizuzen batekin marrazten dira eta hiru ezaugarri izaten dituzte: identifikadorea, non gauzatzen den prozesua eta prozesuaren deskribapen txikia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006

Saio berri bat hasieratzean sartzen den identifikadorea (username) izango da bere balioa ETC-zientzia, zuzenbidea   Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu), Iñaki Alegria, Roberto Cortiñas, UEU, 2008

Eskaera egin duen prozesadorearen identifikadorea Kopiak bektoreari gehitzen zaio; horrek jabea zenaren identifikadorea izango du oraindik, kopia irakurgarri bat baitu oraindik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009

Azpisareak identifikatzeko, helbideko interfazearen identifikadorearen bitak erabiltzen dira, eta, hala, maskara luzatu egiten da. ETC-zientzia, zuzenbidea   TCP/IP Sareak (3. argitaraldia), Jose M. Rivadeneyra, UEU, 2009

Datu horiek erabili behar ditugunean zuzenean idazten ditugu ("Kaixo" katea, edo 13 zenbakia adibidez), edo identifikadore bat erabiltzen dugu programan zehar balio hori zein den hobeto ulertzeko, adibidez: ETC-zientzia, zuzenbidea   Python programazio-lengoaia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2016

Jakina denez, datu kategorikoekin ezin dugu eragiketa aritmetikorik egin: ez du zentzurik bi eremu geografikoren identifikadoreen arteko batura egitea. ETC-zientzia, zuzenbidea   IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019

Bestalde, literal, identifikadore, hitz erreserbatu eta banatzaile bakoitzak lerro berean idatzita egon behar du, hau da, ezin da bi lerrotan banatu. [...] Gainera, lerro berean elkarren ondoan dauden identifikadore, hitz erreserbatu eta zenbakizko literalek zuriunez bananduta egon behar dute. ETC-entziklopedia   Ada (programazio-lengoaia) , Wikipedia

Bibcode (baita "refcode" ere) astronomiaren literatura-erreferentziak adierazteko erabiltzen duten identifikadorea da. ETC-entziklopedia   Bibcode, Wikipedia

Digital object identifier, DOI laburtuta, URI identifikadoreen antzeko sistema da. ETC-entziklopedia   Digital object identifier, Wikipedia

Galderaren tratamenduko lehenengo zati honen emaitza ordenatutako dokumentuen identifikadore lista bat da ("docids", izena eman diotena). ETC-entziklopedia   Google, Wikipedia

Cookie: eremu honetan cookie konkretu baten identifikadorea bidali egiten da, gurekin eta eskaera egin diogun webgunearekin erlazionatuta dagoen cookie-arena hain zuzen. ETC-entziklopedia   HTTP, Wikipedia

Datu egitura hauek informazioa identifikadoreei erlazionatuta mantentzen dituzte: funtzioak, aldagaiak, konstanteak eta datu-motak. ETC-entziklopedia   Konpiladore, Wikipedia

Hedadura zabaleko sare WAN batetik hedatzen den bit-multzo baten goiburua zirkuitu identifikadore bat du bere helbide eremuan. ETC-entziklopedia   Lotura geruza, Wikipedia

Proposamen aldetik, etiketan ez zen erabiltzailearen identifikadore zenbaki bat besterik gordeta egongo datu base batean, eta bertara baimendutako pertsonalengatik bakarrik ikusgai. Eta identifikadore faltsuak gainetik kentzeko, nahikoa litzateke txartela aluminiozko paperez estaltzearen nahiko da. ETC-entziklopedia   RFID, Wikipedia

Adibidez, disko gogor bat, bere fitxategi sistemaren identifikadorea, bere izena eta lotutako konektore fisikoagatik ezagutuko da. ETC-entziklopedia   Udev, Wikipedia

Lehenengo arazoa, mezuan hartzailearen identifikadorearekin konpontzen da. ETC-entziklopedia   Zuhaitz sare, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus