Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

identifikatzaile (corpusean ez dago; ETCn 667 agerraldi) izond/iz identifikatzen duena.

Ziurtagiri honen balio sinboliko eta identifikatzailea ez da oraindik behar bezala aprobetxatu, ez eta gizartean ezagutzera eman. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 121 zbk., , 2000 - azaroa-abendua

Baina ez dut zalantzarik, eta mila aipamen bil daitezke, hizkuntzak herri baten moldapenean eta autoulerpenean duen leku eta egiteko identifikatzailea azpimarratzen dituztenak. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 123/124 zbk., , 2001 - martxoa-ekaina

Baina herriak hori era guztiz ez-demokratikoan ere erabaki dezakeenez, estutu egin behar izan dugu gure definizioa metodo demokratikoaren beste irizpide identifikatzaile bat gehituz, hau da, hautesleriaren botoarengatiko buruzagitza eskuratu nahi dutenen arteko lehiakidetza askea. ETC-literatura, saiakera   Kapitalismoa, Sozialismoa, eta Demokrazia, Joseph A. Schumpeter (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Ez dut uste, bestalde, euskal telebista lokalak besteetatik bereizten dituen zeinu identifikatzailerik dagoenik. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 141 zbk., , 2004 - martxoa-apirila

Iduri luke, entonazioan ager litezkeen ñabarduretan, balio gramatikal bereizgarria, zirrarazkoa edo identifikatzaile-etnikoa aintzat hartzekoak direla. ETC-literatura, saiakera   Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino, Elkar, 2009

ISBN zenbaki identifikatzailea daukatenak bakarrik kontabilizatu ditut, gainera, alderaketak egin ahal izateko, nahiz eta uste dudan bestelakoak ere egiazko liburuak direla. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 176 zbk., , 2010 - urtarrila-otsaila

Halako kategoria kate bat osatu, produktuaren identifikatzaile izango direnak. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 183/184 zbk., , 2011 - martxoa-ekaina

Badago egiak deitu ditugunari buruzko ekoizpen-forma aktibo eta identifikatzailea (baina baita horrelako ekoizpena oztopatzen eta ezabatzen duen horri buruzkoa ere). ETC-literatura, saiakera   Konpromisorik gabeko filosofia, Xabier Insausti / Irati Oliden, Jakin, 2012

Are gehiago: ISBN zenbaki identifikatzailea daukatenak soilki hartu ohi ditugu liburutzat, alderaketak egin ahal izateko. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 188 zbk., , 2012 - urtarrila_ otsaila

Gizonak barre egiten du ferekatzen duen bitartean; alferra dela esaten dio; lepoa haztatzen dio berriz, txip identifikatzailea atzemateko asmoz. ETC-literatura, saiakera   Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria, Erein, 2015

Eta, berriro ere, efektu espezialen antzera, aristokrazia honen kapital metaketak sortzen duen azken efektu ez-identifikatzailea bortizkeria edo gogorkeria da. ETC-literatura, saiakera   Globalizazioak eta Erdi Aro Berria, Joseba Gabilondo, Elkar, 2016

Horrekin identifikatzaile bat sortu zuten, baserriak identifikatzen zituena, ez produktuak. ETC-literatura, saiakera   Baserri biziari eusteko lanak, Jose Anjel Aldai , Txalaparta, 2017

Beste toki batzuetan kidetasuna iritzi politikoek, hizkuntzak edo futbol taldeek erabakiko dute, baina hemen, neurri batean, azalaren kolorea da elementu identifikatzaileaETC-prentsa   Berria, 2007-09-19

Nortasuna lortuta (OpenID identifikatzailea), OpenID erabiltzeko prestatuta dagoen webgune batera joatean, nortasun hori sartu behar da. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-06

Identifikatzaile geografikoa ezinbesteko bilakatzeko presioa egin zuten. ETC-prentsa   Berria, 2009-04-16

Konprimitutako informazioa jatorrizko formara bueltatu nahi denean, identifikatzaileak hiztegiko sarrerekin ordeztuko dira. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-05

Egia da komunitatea "identifikatzaile" dela, besteetatik "bereizten" gaituela. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-04

Hori bai, udal taldeek "jarduerak etenak dituen alderdiaren sinbolo edo elementu identifikatzailerik" ezingo dutela erabili ulertu du federazioak. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-10-12

Horrela, Euskal Herriko lurraldeetako errealitate askotarikoak errespetatuz, eta elkartasuna oinarri, hona erditzear gauden proposamen berria: EHKO, gure laborantza-moldearen identifikatzaileaETC-prentsa   Berria, 2013-11-09

Espageti marka ere deitzen diote, forma horixe duelako, eta identifikatzaile bat besterik ez dute. ETC-prentsa   Berria, 2013-11-14

1990eko kanpaina errebisionistak gure oinarri nagusiak jo zituen: hizkuntza propioa, integratzailea eta identifikatzaileaETC-prentsa   Berria, 2013-11-29

Hegaluzeak isatsean duen identifikatzaileak era tradizionalean arrantzatua izan dela bermatzen du. ETC-prentsa   Berria, 2013-07-13

Pertsona eta objektu orok eguneroko bizimoduan identifikatzaileak eramanez gero, ordenagailuen bidez erregistratu eta kudeatu ahalko lirateke. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-14

Aldiz, atal honetan aipatuko ditugun egoeretan foku identifikatzaile edo mugatuaz hitz egin ohi da (narrow focus, identificational focus). ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 34 zbk., , UEU, 2000 - uztaila-iraila

Kate horretan begi bakoitzak, soinuaren identifikatzaileaz gain, ezaugarri prosodikoen multzo bat ere badauka; hauek sintetizagailuak egokiro erabilita jaulkiko dute bihurgailuaren sarrerako testuan dagoen mezuari dagokion seinale akustikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Txillardegi lagun-giroan, Gotzon Aurrekoetxea, Jose Luis Ormaetxea, Patxi Salaberri, Pilartxo Etxeberria (arg.), UEU, 2000

Lan honen helburua, alde batetik, Kooperatiben ezaugarri identifikatzaileak azaltzea da eta, bestetik, horiek eratzeko prozedura aztertzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa, I. Alzola, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2000

Azpilexiko guztien definizioek egitura bera dute: identifikatzailea den izena, dagozkion ezaugarriekin zenbait kasutan, eta sarrera-multzoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Morfologia konputazionala, Iñaki Alegria, Miriam Urkia , UEU, 2002

Lan honetan hainbestetan aipatzen den patronimikotzat aitaren izena semearen edo alabaren identifikatzailean biltzen duen filiazio harremana hartzen dugu, bereziki atzizki (Vz duena, normalean) bidez gauzatzen dena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal deiturategia: patronimia, Patxi Salaberri, UEU, 2003

Irratian gertatzen denaren antzera (6. eta 8. ataletan), kontainer itxura hartzen du, eta programa identifikatzaile baten magalean denbora luzez aritzen da, aurkezle orojakilearen gidaritzapean, eduki desberdinak eskainiz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Programaziogintza irrati-telebistan, Edorta Arana, UEU, 2004

Ondore horietarako, identifikatzaile bezala erabiliko dira, hala lurzatiaren katastro-aipamena, hiri-finken kasuan, edota UTM deritzon lurzati-aipamen koordinatua, landa-finken kasuan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hipoteka Erregelamendua, (Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Garbi egon behar dena hauxe da: eremu identifikatzaileak, erlazionatzaileak eta historikoak berreskuratu behar direla. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 53 zbk., , UEU, 2005 - apirila-ekaina

Inkestatuaren identifikatzaileek galdetegiaren amaieran joan behar dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak, Mikel Mesonero, UEU, 2005

Sistemaren pentsamendua identifikatzailea da, hau da, objektuaren errealitate osoa antzeman duela sinestarazten digu, objektuen gainean dominazio-logikak inposatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Modernitate kapitalistari kritika: Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas, Joseba Azkarraga, UEU, 2006

Elikagai mota horien kontsumo azkarrak eta errazak eta berdinen artean identifikatzaile gisa funtzionatzeak oso erakargarri bihurtzen dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007

Sistemako baliabideen eta objektuen kanpoko zein barruko identifikatzaileen arteko lotura gordetzeaz arduratzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Material bakoitzaren eduki paleontologikoa ikur identifikatzaileekin irudikatzen da, batez ere, zehaztasun-zutabeetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa , Askoren artean, EHU, 2009

Bere identifikatzailea EA2A da eta irrati-amateurrean erabiltzen den QTH locator koordenatu geografikoen sisteman IN83WF kodea du. ETC-entziklopedia   Andatza (mendia) , Wikipedia

Daemon moduan exekutatzen da eta normalean 1 Pid prozesu identifikatzailea izaten du. ETC-entziklopedia   Init, Wikipedia

Kolorea bigarren mailako identifikatzailea da mineral kriptokristalinoetarako, baina identifikatzaile nagusia da aldaera makrokristalinoetarako. ETC-entziklopedia   Kuartzo, Wikipedia

Gainera, Moore makinek irteera bat sor dezaketenez, token mota bakoitzerako identifikatzaile desberdin bat eman dezake. ETC-entziklopedia   Moore makina, Wikipedia

URI edo Uniform Resource Identifier (Baliabide Identifikatzaile Uniformea), baliabide bat identifikatzeko erabiltzen den testu kate bat da, sintaxi jakin bati jarraitzen diona. ETC-entziklopedia   URI, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus