Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inurritze (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi) iz gorputzaren adar batean, jarrera txar baten ondorioz edo, azkura mingarria sentitzea. ik inurridura; txindurritze.

Iraungi gabeko bulkada bat, inurritze jasanezin bat.  ETC-literatura, saiakera   Tom hil da, Marie Darrieusecq (Karlos Zabala), Alberdania, 2008

Ondo asko zekien Podeleyk alditxar halakoak eta larru-azaleko inurritze hark zer adierazten zuten.  ETC-literatura, saiakera   Eguzki kolpea, Horacio Quiroga (Jesus Mari Mendizabal), Alberdania-Elkar, 2009

Inurritze arin bat burezurraren oinarrian hasten dena, lokietara hedatzen zaiona liztor burrunba batekin batera, trafikoaren zarata galtzen den neurrian intentsuago.  ETC-literatura, saiakera   Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria, Erein, 2015

Gerta liteke eskua bera inurritzea, zurruntzea, baina berez hatzak ez dira amesgaiztoen munduan desagertzen.  ETC-literatura, saiakera   Waterloo-n galdutakoak, Xabier Etxaniz Rojo, Erein, 2016

Ehun orkestrakideek Lurraren dantza pasartean hariaren tremolo-az baliaturik, orkestra osora hedarazi zuten inurritzea, lehen zatia dotore amaituz.  ETC-prentsa   Berria, 2006-07-30

Urdailetik gora, inurritze deserosoa.  ETC-prentsa   Berria, 2018-03-10

Plastiko bihurtzen da eta, aldi berean, energia-inurritze.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Haurtzaroaren psikologia, Elena Herran, EHU/UPV, 2018

Inurridura edo inurritzea gorputzaren adar batean, jarrera txar baten ondorioz-edo, azkuraren antzeko sentipen ezatsegina izan edo sentiberatasuna galtzea da.  ETC-entziklopedia   Inurridura, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus