Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maitatua sentitzea baino gura ez zuen haur izuti eta zalantzatsu baten zalapartak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.
Herioren aldarrikari zela, esan zien marinel izutiak lagun izutiei malkoak begietan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.
Martxela izeneko biolontxelo-jotzaile mehe izuti bati. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.
Neska bitxi samarra da; izuti samarra, normalean, eta etxean lotsagabea oso. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.
Xagu izutiaren itxura dik -pentsatu nuen-, bere zuloan ezkutatzen den xagu gris bat. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.
Egoera horietan gogoa ihesean alde batetik bestera salto egiten duen pizti izutia baita. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.
Hitzezko jauregi gotorra eraiki zuen izuaren aurka, izua izutien alde erabiliz, izutiak defendi zitezen izu-eragilearengandik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.
Esertzeko esan nion eta begi borobil izuti sarkorrekin begiratu zidan. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 29. orr.
Bere jarrera izuti hura ikusita, urtu behar nuela iruditzen zitzaidan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 172. orr.
Agur izuti bat elkarri esan, eta ostatura sartu zen bera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 63. orr.
Harlemgo gau pisu, busti, izutian. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 24. orr.
Denbora izutiaren mozorro. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 208. orr.
Latsaren xuxmur izuti etengabea ari, Arhane etxeraino hurbildu nintzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 384. orr.
Orbel izutia ere haizean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 162. orr.
Azeria bezain maltzurra da eta erbia bezain izutia. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 73. orr.
Txahal bat baino izutiago, baietz egin nion buruarekin. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 14. orr.
Ihesi abiatu ziren aretoan zehar, behi izutiak bezala. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 170. orr.
Bakardadeak egiten gaitu izuti, bakardadeak ahuldu egiten baikaitu. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.
Izuti jokatzen duzula berarekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 218. orr.
Oinaze goibeletan itotako morrosko sendo haien aurpegi minduetan [...] goiztiri esperantzatsu baten irribarre gozo-eztia hozitzen bide zen, izuti. Txillardegi «Putzu», 1999 - 231. orr.
-Printzea ikusi nahi nuke -esan nuen izuti eta apal. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.
Eta geroxeago, izuti: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 305. orr.