Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mathilderen brusa bat hartu zuen Norak aulki baten bizkarretik, sukaldera jaitsi eta han izurtzeko. Noizean behin aire ahul batek izurtzen zituen belak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.
Baso eta belar usaineko haize hotz batek putzuak izurtzen zituen euriak garbitutako kaleetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.
Nire izen-deiturak entzun zituenean, ezpainak izurtu zituen espero zuen erantzuna eman izan banio bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 120. orr.
Irribarre egin zion, ezpain-ertz bat zoragarriro izurtuz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.
Zeren buruan orraztatu gabeko bi ile baitzituen, biak ere nahasirik eta izurturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 550. orr.
Hire xerlo dotore izurtuok. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 58. orr.
Ibaiaren ur izurtuaren gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.
Haren ile-xerlo gris izurtuak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.
Itxura oneko azti bat zen, ile hori izurtua eta begi urdin distiratsuak zituena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 36. orr.
Etxea barraka amerikar bat zen, xafla izurtuz estalia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.
Nonbaiteko latorrizko sabai izurtu hura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.
Paper izurtuzko ohe batean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.
Adarki izurtuzko marko batean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.
Txakurraren sudurra ez da gurea baino askoz handiagoa, baina haren mukosa sentikorra oso izurtua eta tolestua da, eta horrek ahalbidetzen dio leku txikian azalera handia hartzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.
Haien aurpegi izurtu eta zurbilduetan miseriaren tristura zegoen markatuta. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 218. orr.
Azal izurtuetako nork jakin nongo tolesturetan emazte gaztearen koloreak berriro aurkitzeko. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 130. orr.
Izurra izurtua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.