Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lepotik behera zeukan zintzilik, antzokiko oihal baten antzera, eta itsaso izurtsu haren azpian ezkutatzen ziren sorbalda, eskuak, besoak eta hankak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 23. orr.
Zelula-geruza izurtsua leundu egiten da; zelulek elkar hartzen dute, nolabait esateko, lerroa babestearren. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.
Kanpo-belarria (guk ikusten duguna) belarri-hegala da, larruazal eta kartilagozko hegal izurtsu bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.
Dermisaren goiko aldea izurtsua da, eta haren formari egokitzen zaio epidermisaren azpiko aldea (geruza basala). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
Hiru egitura izurtsu dira gorputz turbinalak: bat hezurrezkoa eta beste biak kartilagozkoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.