Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izurrite (372 agerraldi, 70 liburu eta 102 artikulutan) 1 iz izurria; izurri denbora.

Barrabas belarrek irentsita daude ia bazter guztiak, Lekeitio belarra ere deitzen diote izurrite horri zenbait lekutan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 87. orr.

Arazoa zen estorninoak saldo handietan zebiltzala parkeetan, izurrite bihurtuta, eta bazter guztiak zirinez zikintzen zituztela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 129. orr.

Soro eta barruti emankorrenetan, horrelaxe, ekaitz eta izurrite guztietatik libro suerta zitezen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Izurritea gertaturik gaitzeko lana egin zuen erien alde, kutsatua izateko beldurrik gabe.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 26. orr.

-Zein jainkok bidali ote digu izurrite hori?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 129. orr.

Ez ziren hara helduak gure gizarte hau joa duten gaitz eta izurriteak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 34. orr.

HIESak jota dago Hegoafrika, sekulako izurritea da han gaixotasun hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Izurrite, gerrate eta gosetearen ondoren bizirik gelditutako hiritarrak.  Elizen arteko biblia   Jr 21,7

Lurrikara handiak izango dira, eta izurrite eta goseteak han eta hemen.  Elizen arteko biblia   Lk 21,11

-Zer nahi duzu: zazpi urteko gosealdia zeure lurraldean, hiru hilabeteko ihesaldia etsaia ondoren duzularik, ala hiru eguneko izurritea zeure lurraldean?  Elizen arteko biblia   2 Sm 24,13

Lagun hurkoa suntsitzen duen gizona gosetea edo izurritearen antzekoa da, naturaren eskuak bidalia besteak bezala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 259. orr.

Konturatu bainintzen zenbateraino zen ustela zerria hilik izurritea amaitu zelako ustea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.

2 irud

-Prostituzioa, Parisen, Manilan, Baionan edo Bilbon izurrite bat da.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.

O, hipokrisia, gizateriaren izurritea, noiz arte?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 115. orr.

Eta, beraz, halako ongiaren ideia bera izurrite bilakatu zen, gaizkia bera baino are gaiztoagoa oraindik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 37. orr.

Izurrite erreakzionarioa da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.

Are, hiru aginte modu klasikoei eratxikitzen badiegu laugarren aginte modu bat, azkena eta menturaz orotarik txarrena, erran nahi baita Burokrazia, bazter guztietan sartzera utziz geroz belar gaiztoak bezala hedatzen dena eta maiz izenik gabeko izurrite anonimoa bilakatzen, ez gara horrengatik nehoiz aterako boterearen kontzepzio gaiztoenetik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.

Historia osoan zehar ez da izan izurrite latzagorik gure gaurko munduari gainera erori zaion paperak nahasteko ahulezia hori baino!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 204. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Uholdeei ihes egiten ari dira milaka pertsona, eta izurrite arriskua dago.  Berria - Mundua   2006-04-27

Darfurren giza laguntza sendotu dute, lehenbiziko izurrite agerraldien ondoren.  Berria - Mundua   2004-08-19

Izurrite eta hondamendi egoerentzako.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Balioko zuen izotz eta hotzak, landatik har eta zomorro izurriteak uxatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

XIX. mendearen bukaera aldera, kotoiaren samu-izurrite batek erabat galdu zituen Alabamako kotoi-soroak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.

Oti berde edo matxinsalto handi horien izurrite berri latz batek Valentzia aldea gorritu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Lurraren inbasioa kontatzen da bertan, zorri izurrite baten inbasioa hain zuzen ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 239. orr.

Izain-izurrite biblikoa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 48. orr.

Rieti haraneko ganadu-izurritea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Kolera izurritea.  Berria - Gaiak   2006-01-06

Ez dago hies izurrite bakarra, baizik eta tokian tokiko izurriteak. herria¬

2002an denge izurrite handia gertatu zen Brasilen eta 150 lagunek galdu zuten bizia.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Iraganean gripe izurrite larriek -1918an eta 1957an, esate baterako- eragindako galerak aztertu dituzte orain izan daitezkeen ondorioak aztertzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Baionako erietxeko osasun arduradunek bronkiolitis izurriteak okerrera eginen duela iragarri dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

· Giza izurrite baten birus ugalkor moduan baizik ezin litezke hartu eskolak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 234. orr.

Lesio izurriteak barneko jokoa baliatzera behartuko ditu Ivanovicen jokalariak.  Berria - Kirola   2004-10-03

Badirudi eromen bat, Erdi Aroan Europako herriak jo zituen eromen kutsakorraren antzeko eromen izurrite bat zabaldu dela Sao Pauloko probintzian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 330. orr.

5 (erkaketetan)

Noiz arte Egiptoko izurriteak baino makurragoa den gerla hau?  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 167. orr.

Haren hatsa izurritea bezalakoa da  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

6 izurrite beltz izurri bubonikoa.

Gero, Venezian barrena zabaldu zen, izurrite beltza zabaltzen den bezala, bazela Errepublikaren barrutian deabru etsaiak egindako biolina jotzen zuen gizona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus