Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izurde 1 iz itsaso epel eta beroetako ugaztun haragijalea, handia, ahoa moko itxurakoa eta horzduna, gaina beltza eta azpia zuria dituena, taldeetan bizi dena (Delphinus delphis etab.).

Izurdeak hiltzeko arpoia beste armarik ezagutzen ez genuenon artean laster agertu ziren pistolak eta fusilak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.

Ikusmirari erreparatzen hasi nintzen, eta izurdeen jauziekin gozatzen, hiru izurdek aise eta axolarik gabe segitzen baitzioten ontziari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 213. orr.

Izurde amaren deiak bere umeari. ik izurdekume.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 174. orr.

Hasieran lehorrean garatu eta eboluzioan zehar atzera uretara itzulitako itsas ugaztun askok, hala nola izurdeak eta mazopak, oso usaimen eskasa dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Berak ere ez dakiela zergatik etorri zen Francisco Franco autoz, hainbat izurde harrapatua zen Azor yatean edo hari eskolta ematen zion Hernán Cortés destroierrean etorri ordez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.

Maizago, ordea, zutik ikusten zuen, eskuak haztegien hondoan sartuta, arrainak ontzi batetik bestera aldatzen, edo jostalari, kobrezko izurde txikiak biratuz, ahotik behera ur xirripa bota zezaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Kantauri itsasora hiltzera etorri den izurdearen igerialdiak ikustera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 92. orr.

Ezin baita sekula pentsatu, izurdeak marrazoaren hortzak dituela edo ni bezalako morroi gezak halako balentria burutu dezakeela.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 21. orr.

Munduan 300.000 izurde, bale, eta mazopa hiltzen dira arraste-arrantzaren ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Irrawady izurdea (Orcaella brevirostris) bigarren babes mailatik lehenera jaso dute.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Antzeko galera gertatzear da Amazonasko eta Mekongeko siluruekin, Gangesko izurdeekin eta Mara ibaiko ñu urdinekin.  Berria - Gaiak   2006-03-14

2 (erkaketetan)

Mandeulia bezain nazkagarria, izurdea bezain argia, Akiles bezain heroikoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horietako izurde espezie batzuk, gainera, galtzeko arriskuan daude.  Berria - Gaiak   2004-01-21

4 konstelazio baten izena.

Capricornioren gainetik Arranoa eta Izurdea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus