Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik sentitua dut izumen hori bere izugarritasun osoan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.
Handik gutxira izumena zabaldu zen probintzia osoan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.
Hartan guztian bazen aldez aurretik saiatutako zerbait, izumena sorrarazi nahi zuena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 102. orr.
Doktorea zutik geratu zen, zurbil, izumenak harturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.
Izumenak betetzen zuen hala ere denboraldi haren oroitzapena, eta izumen are ikaragarriagoa zen lausoa zelako, eta, anbiguoa zelako, handiagoa zen beldurra. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 28. orr.
Izumenez egoten naiz loa noiz etorriko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.
Nire ahalegin guztiak gorabehera, nabari sumatzen nuen izumen handi batek hartuak zituela etxe hartakoak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.
Ikusleentzat ez zegoen arriskurik, baina izumen burugabe batek irteerara joatera bultzatu zituen denak itsumustuan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.
Izumen ergel batek eroturik, ihes egiteko prest. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 161. orr.
Beldurraren beldur; nire gogoa asaldatzen zaidanean haren esturen beldur, izumen ulertezinezko sentipen izugarri horren beldur. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.
Hemen ez dugu inola ere izumen girorik arnasten. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 97. orr.
Gau horretan iritsi nintzelako eta sineskeriazko izumen ikuskari hura ikusi ahal izango nuelako pozez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.
Henrik eta Émilek ez zitean ulertzen izumen zurrunbilo hori. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 39. orr.
Beldurra [...] izumenezko gauza bat da, sentipen lazgarri bat, arimaren andeatzea bezala, pentsamenduaren eta bihotzaren estura ikaragarri bat, gogoratzeak berak larriminezko ikarak eragiten dituena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.
Halako oihu ozenak bota zituen non izumenezko ikara bat zabaldu baitzen elizan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.
Eta oso bizkor nindoan arren, hotza nuen besoetan eta zangoetan: izumenezko hotz doilor bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.
Izumenezko eleberria genero herrikoia eta tradizio handikoa da ingeles hizkuntzazko erromantizismoan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.
Lehen begiratuan, klasikoak bezalakoxeak dira Poeren izumenezko ipuinak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.