Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina Paxkal, izuarazten nauk. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 125. orr.
Hara, ni ez nau inongo arrisku txarrak izuaraziko, baina kezka bizitan nago oraindik, bolbora eta beruna gogoratu hutsarekin. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.
Berak, bere anaiak eta etxekoek arratoiak eta mamorroak sartzen zizkidaten gelan, ni izuarazteko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 100. orr.
Bildotsak izuaraziko dizkiguk hik! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 66. orr.
Bozaren doinua ez zitzaion aldatu, baina, azken aldian hainbeste izuarazi zuen gizon haren begietako so beltz hura berriz ikustean, emaztea ikaratu zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.