Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina gizonaren ausardia handia izanda ere, badira izualdi batzuk ausardiarik bulartsuenak ere balaz bezala zulatzen dituztenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.
Izualdi bat baino ez da izan, eta kolorea poliki-poliki badatorkionez, kezka, izu-ikara, arinduz doaz familiaren bihotzetan. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 32. orr.
Istant bateko izualdia baizik ez zen izan, bertzalde. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 65. orr.
Zenbaitzuetan izualdi txikiek jotzen zuten emakumea, bere lanpostua zela-eta. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.
Neure burua ere aurkeztu dut, izualdia gaindituta. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 141. orr.
Riadek esan zuen, alta, gas negar-eragileak baino ez zituela bota, eta horrek izualdia eragin zuela. Berria - Mundua 2006-01-13
Uste da norbaitek «bonba! bonba!» oihukatu zuela eta horrek eragindako ikarak izualdia piztu izana. Berria - Mundua 2006-02-05
Alprazolan: Lasaigarria da, eta antsietate eta izualdi egoeretan erabiltzen da. Berria - Euskal Herria 2004-01-06
Bazen, ordea, familian, aspaldi Paristik Petersburgorako bidea egin zuenik, Berlinetik barrena igaroz, Robespierreren garaiko izualditik ihesi. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.
Moskuk Txetxenian darabilen politikaren erantzuna beste izualdi bat baldin bada, horrek esan nahi du akatsen bat dagoela politika horretan. Berria - Mundua 2004-09-05
Gerra galdua izan arren, izualdiari ekin zioten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 11. orr.
Izualdia etortzean, bakea bilatuko dute, baina alferrik! Elizen arteko biblia Ez 7,25