Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izterbegi iz etsaia, arerioa.

Begiak gure izterbegiaren armatik kendu gabe, eskua eskaini nion neure andreari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.

Cesare Cremonini zeritzan bertze gizon jakintsu bat -Galileoren laguna, nahiz eta ideietan etsai eta izterbegi-, teleskopiotik behatzerat ere ausartu ez zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 261. orr.

Alferrik dela horren ahal gutxiko izterbegi baten kontra horrenbertze ardura hartzea?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 223. orr.

Errugabeak, mendeku egiteko, errukigabe hilko ditu bere izterbegiak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.

Egun haietan ikasi nuen betiko espainola ez ezik frantsesa ere izan genezakeela izterbegi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus