Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
izpiño 1 iz adkor izpia. ik izpitxo.
Harri kixkil bat, expal ttar bat, bellar izpiño bat, lizta muttur bat... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 90. orr.
2 apurtxoa.
Besoak dilindan, buru-makur, herrestan, aitzinekoari segi, SSen oihuek ikaraturik, itxaropena galdurik eta argi izpiño bat atxiki nahirik oraino... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 202. orr.
Txomini esperantza izpiño bat pizten zaio, baina ez da gehiagoren galdegitera menturatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 198. orr.