Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamaika usain-belarrek perfumatutako airea biriketaratu -ezkaiak eta erromeroak, salbiak eta errudak, izpilikuak eta berbenak-, besoak zabaldu... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 55. orr.
Herritik hurbil bazen mendi bat […] harritzaz osatua, arrakaletan estrepak, erromeroak eta izpilikuak sortzen zirena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.
Izpilikuaren lurrin onean. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.
Izpilikuaren koloreko kaxa txiki bat atera du maletatik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 73. orr.
Kolpean, bainila-usaina nagusitzen zaio izpilikuarenari. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.
Hortzak zituen zuriak, zeruak uda partean izpilikuz egina dirudienean bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 233. orr.
Lixiba egiterakoan amak xaboiari eransten dion izpiliku-usaina. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.
Izpiliku-uraren lurrina zerion haren ileari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.
Ilehoria hirian bizitzen egona zen eta, horregatik, batzuetan emakume finen izpiliku perfumea jartzen zuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.
Izpiliku-urez lurrindua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.
· Txapin izpiliku-koloreak ziren, erromes-maskor eta lore-irudi soilez apainduak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.
Frak-jaka eta izpiliku-koloreko galtzaz dotore jantzirik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 230. orr.