Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izozten ari zuen. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 105. orr.
Tutu barruko ura izozten denean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 182. orr.
Lurruna leihatiletako beiretan izozten zen, eta haize izoztua sartzen zen ateko zirrikituetatik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.
Itsasoa eta fiordoa izoztu egiten dira urritik aurrera eta hala jarraitzen dute uztailaren amaiera arte. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.
1989an, Lugo aldean, Monforte de Lemosen, Cabe ibaia izoztu zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
Ez duzu jakingo nora joaten diren ahate horiek aintzira izozten denean, ezta? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 130. orr.
Central Park-era itzultzea ahateen urmaela izoztuta ote zegoen ikustera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.
Elurra izoztu egiten da erori ahala, eta lokatza gogortzen du. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.
Olioa, izan ere, ez da komeni izoztea, eguraldi beroarekin mehetzea baizik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.
Izebak atariko kanila Uilen alkandora horiaz bildu zuen, izoztu ez zedin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.
Gure pausoen hotsak sentitzen genituen zoru izozten hasian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 90. orr.
Ba, aginte-kontrolak izozten ari dira gaur ere; bolantea gogor-gogor dago; lema-kontrola berriz, trabatuta dago erabat! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 42. orr.
· Hotz etengabeak ikatza izozten zuen, eta, sutara botatzean, puztu egiten ziren zatiak, eta usain txarra botatzen zuten. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.
Mars Express espazio zundak izotza eta izoztutako karbono dioxidoa atzeman ditu Marteko hegoburuan. herria¬
Bidean jasandako hotzarengatik ezker eskua izoztu eta moztu egin omen zioten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.
Hankak izoztu egin zitzaizkion Siberian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 68. orr.
Oinak, berriz, izozturik, eta erreduraz beterik atzamarrak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.
Andre bat ama izan da, 21 urtez izoztuta izandako hazia erabilita. herria¬
Minbiziaren kontrako tratamenduak hasi behar zituzten emakumeen obulutegiko ehunak izoztu zituzten. Berria - Gaiak 2004-03-10
Sei urte geroago [...] berriro jarri zizkioten izoztuta gorde zituzten ehunak. Berria - Gaiak 2004-09-25
Emultsionagailuak, izozturiko elikagaiak pure edo krema bihurtzen ditu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.
ADN laginez gain, zelulak eta esperma ere izozteko asmoa dute proiektuaren bultzatzaileek. Berria - Gaiak 2004-07-28
-Izoztuta nago -esan zuen Ronek-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 189. orr.
-Izoztu egiten dizute barrua, ezta? -esan zuen Fredek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 82. orr.
Tila izozturik dago. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 67. orr.
Zaldunak urrundu ahala, itzalak jausten ziren berriro haien gainean, bihotzak izoztuz, eta Gondorko adorea errautsetan zimelduz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 116. orr.
Tupustean, hotz ezezagun eta misteriotsu batek izoztu zion bihotza, metalezko esku ikusezin batek arima laztanduko balio bezala. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 50. orr.
Asaldatu nintzen, eta izerdi hotz batek izoztu ninduen oinetatik bururaino. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.
Aspalditik izoztutako bihotz hari bero apur bat emateko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 16. orr.
Ahots bat zen, hezurretako muina izozteko modukoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 104. orr.
Aurrera begira segitu zuen, denboran izoztutako irudi bat bezala. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 33. orr.
Denbora? izoztuta dago, erlojua geldirik. Berria - Kultura 2004-04-01
Albisteak izoztuta utzi zituen denak, kanpaleku nagusian. Berria - Kirola 2004-07-28
· Izozturik geratu zitzaidan "baina" bat ezpain ertzean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 28. orr.
Ezpainetan izoztu zitzaidan irria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.
Eta, orduan, arestian bor-bor zuèn odola berriro izoztu zitzaion. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 79. orr.
Odola zainetan izozten zuten izaki nazkagarriak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 340. orr.
Logela erabili gabe egongo balitz bezala, denbora bertan izoztu izan balitz bezala. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 42. orr.
Txentxo Jimenezek 2004ko aurrekontutik 65 milioi euro izoztuta daudela salatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-12-01
PSOEko gobernuak legearen artikulu horiek izoztuak dituen arren. Berria - Harian 2005-02-25
Liberalak eta enpresa txiki zein ertainen esparrua erreformatuko du eta soldatak izoztuko. Berria - Harian 2006-04-12
Aktibo likidoenak gauzatzeko lasterketa hasten da orduan, eta lasterketa horrek berehala ekartzen du merkatu espekulatiboen erorikoa, kapitalen ihesa eta kanpoko kreditu-lineak izoztea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.
SEPIk «izoztu» egin du, behin behinean, Izarren industri plana. Berria - Ekonomia 2004-09-24
Khanek eta bere laguntzaileak, Mohammed Farooqek, kontu korronteak izozturik dituzte. Berria - Mundua 2004-02-01
Amodioaren zoroa arrazoiz bete eta izoztu egin zela aitortu zion, desiraren beroa aspaldian urtu eta agortu zitzaiola. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 10. orr.
· Teherani uranioa aberasteko prozesua izozteko eskatua zion IAEAk. Berria - Mundua 2006-04-29
Kosovoren azken estatusa finkatzea 20 urtez izoztea eskatu zion Serbiak NBEri. Berria - Mundua 2006-03-10
Legeak izozteko eta demokrazia hibernazio egoeran jartzeko. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Proiektua baztertzeko edo izozteko eskatu. Berria - Euskal Herria 2004-12-14
Eta ontzitik lehorrera bezala jaitsiko zarete, hotzaren lanari esker, itsaso izoztura. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.
Nire itzala ilunpean urtzen ikustean ur izoztuan murgiltzen ari naizen sentsazioa dut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.
Askoz larriagoa da ur izoztuan murgilduriko gorputz baten bero-galera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Eremu argienak ur izoztuzko eskualdeak direla uste dute. Berria - Gaiak 2004-07-06
Kolore urdin ahuleko lurralde izoztu bat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 144. orr.
Thailandiakoa zen oilasko haragi izoztua. Berria - Harian 2005-10-25
Nik legatz izoztuarekin segitzen diat. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 20. orr.
Elikagai izoztuak poltsa berezietan gorde behar dira kontserbatzea errazteko. Berria - Harian 2005-08-06
Ametsak iparralde izoztuan. Noizbehinka, lorategi hartara joan eta eserleku izoztuan jartzen nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.
Errepide erabat izoztuan nekez zebilen autobus zaharrean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 106. orr.
Baso arbatsuetako sekretuak lanbro izoztuen artean gordez. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.
Egurats izoztuan zuzen-zuzen goratzen ziren ke-haritxo meheen bidez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.
Esperma izoztuz emakumeak "artifizialki" ernaltzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.
Gizonak bere hatsarekin berotzen ditu esku izoztuak. Berria - Kultura 2004-10-23
Goian ilargi izoztu eta zahar-zaharra ñirñirka ari zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 49. orr.
Argi baitago poloko konstelazio izoztuetatik datozen haizeok ibaiaz kontra dihardutela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 433. orr.
Neguaren amaiera izoztu hark amaigabea zirudien. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 35. orr.
Dama zuriaren hats izoztua zuen gogoan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 117. orr.
Indioilar haragizko sandwich bikoitzak eta kafe izoztuak zerbitzatu zizkigun. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.
Izeba Emilyren ahoa estutu zen irri izoztu bat osatuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.
Irribarre izoztuak zituen herriko guztientzat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.
Zorionez, Lepic andrearen begiratu izoztupean, seko isildu da. agindu zien pailazo-txanoak eramateko, Dukearen bihotz izoztua urtu arte. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.
Izu ziztada izoztu bat sentitu nuen garondoan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 124. orr.
Florent noizik behinka agertzen zen, eta bostekoa estutzen zion anaiari, Lisaren isiltasun izoztuaren ondoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.
Hitz haiek oroimen izoztuaren erdian bizitzaren aldeko musika bat berritu baliete bezala. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 152. orr.
Materia galkorren eldarnio horri aurre egiteko, kristalaren araztasun izoztuan murgildu ninduan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.
Polo aldeko bakardade izoztuetan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.
desira izoztuak (4); elur izoztua (4); elur izoztuan (4); esku izoztuak (4); gau izoztu (3); haize izoztua (3); iparralde izoztuan (3); itsaso izoztua (3); lagun izoztua (30); lur izoztua (4); ur izoztua (9); ur izoztuan (4); ur izoztuaren (3); ura izoztu (4)
bihotza izozten (4); erabat izoztuta (4); eskuak izoztuta (3); izozturik dago (3); izozturik gelditu (3); izozturik geratu (3); izozturik utzi (4); izozturik zegoen (4); izoztuta dago (3); izoztuta dagoenean (3); izoztuta daude (4); izoztuta egon (4); izoztuta gelditu (7); izoztuta geratu (3); izoztuta gorde (8); izoztuta nago (3); izoztuta utzi (3); izoztuta zegoen (8); izoztutako hazia (3); izoztutako karbono (3); odola izozten (4); seko izoztuta (3); soldatak izoztea (4); ur izoztuz (3)