Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baratzeak mortu zeuden, eta zeru izarniatua berehalako izozte bati begira zegoela ematen zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.
Izozteek eta antzigarrak jotzen dutenean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.
Uholde eta izozte makurrak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.
Negu azkenaldeko edo udaberriko izozteak dira kaltegarrienak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 40. orr.
Horregatik, izozte gogorrak direnean […] ezin da lanik egin, ze zulatu orduko berriro hormatzen hasten baita leia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 183. orr.
Araban izozte arinak izango direla iragarri dute. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
1596an, adibidez, maiatzaren 21ean, Toledoko lurraldean, izozte beldurgarria gertatu zen, mahastiak denak ihar erreta utzi zituen izozte latz berandukoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.
Olot aldean, 1579ko martxoaren 30ean, egundoko izoztea bota zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.
Gau oskarbiak izozte zuri sanoak dakartza, lur azala saretzeko dohaina dutenak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.
Urdaitegian sartzen zen, egun hotzetan, zimur-zimur egina, izozteak uzkurturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.
Otsailean, izozteek otsoak jaitsarazi zituzten mendi zurituetatik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.
· Maiz jaisten baita termometroaren hodia merkurioaren izozte punturaino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.
Martxoko arrantzaldiak goraino bete ohi du Bermeoko izozte planta. Berria - Harian 2005-08-21
Denbora luzez izoztuta izatean obuluek eta haziek ezaugarriak galtzen zituzten usteagatik, zenbait herrialdetan izozte aldia mugatu zuten. Berria - Gaiak 2004-05-26
ik izotzaldi.
Izozte larriak ditu Oiarzabalek. Berria - Kirola 2004-08-03
Gainera, Pasabanek berak etxekoei azaldutakoaren arabera, izozteak ez dira hasieran uste bezainbestekoak, arin samarrak baizik. Berria - Kirola 2004-07-28
K-2 menditik jaisterakoan izandako izozteen ondorioz zenbait behatz moztuko dizkiete biei. Berria - Kirola 2004-09-16
Oso argi daukat bi behatzetako falangeak galdu egingo ditudala izozteak direla eta. Berria - Kirola 2004-08-21
Bigarren eta hirugarren mailako izozteak ditut, eta hilabete beharko da gutxienez tratamendu honekin jakiteko zirugia beharko den edo ez. Berria - Kirola 2004-08-03
"Izoztuta" geratzen den iheslariaren historia dela, eta parametroak galdu dituenaren egoeraren moduan ulertzen dudala izozte hori. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 18. orr.
Soldatak izozten ez badira 30.000 lanpostu arriskuan daudela dio VWk. Berria - Ekonomia 2004-09-09
Pentsioen igoerak izoztea eta erretiratzeko adina 65 urtetik 67ra atzeratzea erabaki du. Berria - Ekonomia 2006-03-10
El Baradeik herenegun Irani dei egin zion uranioa aberasteko prozesua 10 urtez bertan behera utz dezan «izozte tartea» hitzak erabilita, Mendebaldearekiko tirabirak murrizte aldera. Berria - Mundua 2006-02-04