Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Labea (elikagaien berogailua), izozkailua (luze kontserbatzeko) eta hozkailua (egun batzuetan mantentzekoa) aparatu bakar eta bera izango da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.
Izozkailu azkarrak: nitrogeno likidoa baliatuz, elikagaiak -195º C-tara jelatuko ditu etxekoandreak edo sukaldeko nagusiak segundo gutxitan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 51. orr.
Etxerako erosketak egiteko aprobetxatu nuen, izozkailua hornitzeko. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.
Langile-jendeak [...] diru apur bat eskuetan izan orduko, izozkailuak, irratiak, eta antzeko etxe-tresna elektrikoak erosten zituzten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.
Johnsonen burua Sale Mohammed al Aufiren etxeko izozkailu batean aurkitu zuten poliziek atzoko operazioan. Berria - Mundua 2004-07-22
Haur bihurriak freskagarrien izozgailua seinalatu zigun. Berria - Kirola 2004-04-08
Inor ez da ausartzen Alemaniatik ekarritako izozkailuko atetzar zuria irekitzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.
· Ondoren laginak izozkailu berezietan sartuko dituzte eta, arazorik ezean, ADNak milaka urte iraungo ditu bertan. Berria - Gaiak 2004-07-28