Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Badakit izorramendu bat izan zela zuretzat eta zure arrebarentzat hain berandu ailegatu izana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.
Eta horiek zirela-eta galdetzen zenion zure buruari zenbat iraungo ote zuen sekula bukatzen ez zen izorramendu historia luze hark, egunero beste bat sortzen baitzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 215. orr.
Berorri nork gutsietsi berorren gizontasuna; baina izorramendu aluko suak hartzen nau berorren nagusi zikin, ama zirinaren seme horrekin, hara. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 57. orr.
Azken batean, zure gutunak jasotzea bera halako estortsio bat zen niretzat, nahi ez nuen izorramendua, bilatu ez nuena, merezi ez nuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 15. orr.
'Gau izarramentua,' oroituko duzu Kalaportuko arrantzaleen berbamodua, eta errime esango duzu, 'bihar izorramentua!' Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 236. orr.