Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izokin 1 iz itsas arrain hezurduna, mamia arrosa duena eta arrautzak erruteko ibaietan gora igotzen dena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Salmo salar).

Izokina, zilar landua iduri, ezkatak metal leunduan gubilez joka eginda dauzkana; korrokoia, ezkata handiagokoa, eta zakarrago zizelatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Charliek kontatu zienez, izokina arrautzak errutera etorri bide zen errekan gora.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 41. orr.

Jada ez genuen izokinik harrapatzen isil-gordean, amak hala hitzemanarazi zigun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 55. orr.

Bazen han, marmolaren gainean, izokin bikain bat, hasia, bere haragiaren kolore hori-arrosa erakusten zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Arratsalde batean, latako izokina jan eta kafe beroa hartzen ari ginela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 168. orr.

Ez da ulertzekoa Bidasoako izokinak metal kopuru hori izatea bere baitan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 122. orr.

Izokin bati amuarrain baten enbrioia txertatu, eta amuarrain bat jaio da.  Berria - Gaiak   2004-08-07

Izokin transgenikoak lortzeko, Atlantikoko izokinari Pazifiko itsasoko izokinaren hazkuntza hormona ezarri zaio, eta modu honetan izugarrizko hazkuntza-tasak lortu dituzte. Chinook izokina da beste izokinei oldartzen zaien bakarra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 123. orr.

2 (jaki gisa)

Zopa eta izokina jan bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

Eta apalean txanpain botila eta izokizko pasteltxoak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

Etxerakoan, han ekarri ohi genuen untxi-pila, eta amuarrain zenbait; behin, hamalau libra izokin ere bai.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 41. orr.

Izokina 7,5 eurotan kiloa.  Berria - Mundua   2004-04-22

3 (hitz elkartuetan lehen izenondo gisa)

Izokin-buruz eginiko pastel bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Europako izokin ibairik handiena.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Kamtchatkako izokin kaviarra du 6 eurotan lata, izokina 7,5 eurotan kiloa.  Berria - Mundua   2004-04-22

Izokin arraintza arras gostukoa dutenak badira. Izugarri gogorra da izokin mota hori.  Herria   2003-07-31

Koronelaren ibaian, non itsas amuarrain mordoa eta izokin mordoa baitzegoen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure amarena izan zen xal izokin-kolore batez bilduta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.

Irteeran, bide bazterreko etxe eder izokin-kolore batean, leihatilak ubelez margotzen ikusi ditu pintore batzuk.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Goizeko zortzietarako bideo pornoak eskaintzen zituen taberna, izokin-kolorez margotu eta dastaleku bihurtu dute.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 69. orr.

Neska ilehori hortz luze bat, izokin-koloreko beroki batean bildurik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Izokin koloreko egunkari zimurtu bat Batzuk grisak, besteak izokin ala esmeralda kolorekoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 157. orr.

5 izokin keztatu/ketu

Atzeko lorategian eserita geundelarik eraztun-opilak eta izokin keztatua jaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

Pepinoa ogi tartean gauero, eta noizbehinka, izokin keztatua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Limoi saskitxoen urrin saminak, bakailao bilduen usain latzak, izokin ketuenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus