Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Otoitz-liburua barkatu zidaten, imaia guziak bereizirik: gibela xuria zuten guziak kanpora, haietan izkiria ez nezan norbaiti ene berrien heltzeko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.
Izkiriatzen ere ez dakite eta eguneroko lanendako gerletan irabaziak dituzten esklaboak dituzte erabiltzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 29. orr.
Batuketak eta kenketak egiten eta bere izena izkiriatzen ikasia zuen bere baitatik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.
Berri haiek frantsesak ziren, baina ostoaren bestalderdian, alemanez izkiriaturik, sekulako mehatxuak baziren presoen biziaren kontra deusik egin ez zedin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.
Eskuz izkiriatuak ziren, letra handi zuzenetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 105. orr.
Han gure letretarik arras ezberdinak diren hizkiz da izkiriatzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 58. orr.
Valmont jaunak gehitu omen die bere eleei gutun parrasta bat, emakume horrek eta berak egunean-egunean elkarri izkiriatuak zizkioten gutun multzo bat osatzen zutenak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 513. orr.
Aski ardura izkiriatzen genuen elgarri. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 19. orr.
Hara hemen nagoela anaiok Jerusamelen zuei izkiriatzen eta erregutzen ez dezazuen gehiago bekaturik egin. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.
Gero izkiria ezak gutun bat, gure Ánimas honetan ontziratu hintzanez geroztikoak azalduz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 113. orr.
Zuk sinetsi ala ez, liburu bat izkiriatzen ari naiz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 72. orr.
Olerki batzuk izkiriatzen nituen, errimatuak, frantsesez, euskararekin topo egin aurretik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 282. orr.
Hiru testu hauek gure historia hurbilaren une ezberdinetan izkiriatu ditut. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 157. orr.
-Eskritura sainduetan izkiriatua da: "ez da sehirik bi nagusiekikoa egin dezakeenik" -aitatxi Migel, Agaramonteko etxeaz mintzo. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.
Xinatarrek, beren arbasoen izenak, zur peza batzuen gainean izkiriatzen dituzte. Herria 2004-04-08
Komuneko paretan izkiriaturik aurkitu dudan ene poema. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 199. orr.
Jainkoa eta Euskal Herria goresten duten idazki hunkigarriak, euskara erretxean izkiriatuak. Herria 2003-03-10
Buzoiko plakan izkiriaturik zegoen izenari begira. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 25. orr.
Erraldoiek pago eta haritzetan izkiriatutako letrak begien parean zeuzkan orain. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 330. orr.
Behar ditiat segidan egungoak izkiriatu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.
Geroago haren bizia izkiriatuko da. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 121. orr.
Senarrarengana hurbildu zen eta paper izkiriatua esku artetik kendu zion jostalari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.
Senarra zain-zain zegoen, eskuak paper izkiriatura atxiki-atxikita. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 137. orr.
erromantzez izkiriatua (3); gutuna izkiriatu (4); izkiriatzeko baimena (6); izkiriatzen ari natzaizun (4); izkiriatzen hasi zen (4); jainkoaren hatzaz izkiriatuak (3); niri izkiriatzeko baimena (3)