Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1902-an, lurra bi aldiz ikaratu zela Baionako alde hortan, maiatzean eta irailean, eta jendea azkarki izitu zela. Herria 2004-02-26
Ez da makur handirik izan bainan han bizi den guarda ederki izitu da... Herria 2004-12-16
Menditarrak deitu iraultzaileak ohartu zirelarik ez zituztela haien ideiak onartzen ez herritarrek, ez auzo herriek, ideien bataila gal beldurrez, izitu ziren eta etsaiak bilatzen eta ehizatzen hasi, bazter guztietan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.
Jendea izitzen ere da, gero eta usuago badirela holakoak eta iduriz gero eta bortizkiago. Herria 2005-10-20
Lagunak izitu, ez jakin nork igortzen zioten hori. Herria 2001-10-25
Egunaren antolatzaileak euriak ez ditu izitu. Herria 2003-09-11
Ez nau izitzen orain isiltasunak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 18. orr.
Izituak baitzeuden borroka horri so. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.
Harriturik eta iziturik zegoen, j'ai jamais vu çà! erraiten zidan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 67. orr.
Izitzekoa ere bada bestalde oraino ikusiz zonbat molde txar baden bazterretan, zonbat gazte atrebitzen diren zernahi lan tzarren egiterat, deusen ez nehoren errespetu mikorik gabe. Herria 2001-10-04
Eta berritasunak badu beti, sorpresaz ari baita, gizonaren izitzekoa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.