Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hameka hil eta kolpatu parrasta bat, zinezko izigarrikeria...! Erokeria izateko garesti samarra, hamar mila dolar; baina, egia erran, ez izigarrikeria. Herria 2001-07-12
Naziek gaitzeko izigarrikeriak egin bazituzten ere, geroztik izigarrikeria ttipi anitzek inarrosi dute mundua... eta ez dira telebistak erakusten dituenak zorigaitzik handienak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 64. orr.
Izigarrikeriak egiten zizkieten gutariko zaharrenei. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 71. orr.
Baina Joseperentzat ezin ilunagoko izigarrikeria! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.
Ordu arte munduan inork gutik sinets zezakeen halako izigarrikeriarik gertatzen ari zenik Europan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 201. orr.
Herritar guziak bildu ziren plazan eta aipatua izan zen beren arbasoek jasan zuten izigarrikeria, etxe bakoitzak ukaiten zuela liburu bat oroitzapen gisa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 81. orr.