Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izerditu, izerdi(tu), izerditzen 1 da ad izerdia isuri, izerditan egon.

Bodegako hautsetan izerditzen diren zamaketariei ura ematera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

Pertsona gizenak argalak baino gehiago izerditzen dira, eta bada arrazoi bat baino gehiago horretarako. Lihozko buru-zapia jantziko dute, eta lihozko galtzak, baina gerrikorik gabe, izerdi ez daitezen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Eskuak izerdituko zaizkio, mingaina lodituko, begirada lotsatuko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Bat-batean eskuak eta galtzarbeak izerditzen hasi zitzaizkiolako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 104. orr.

Ikasteko pilotako karra eta bizitasuna, nola den lehenik izerditzen pilotan, eta gero irabazten.  Herria   2005-04-07

Ondoeza egin zitzaidan ia, Florak eta bere amak gertaturikoaren berri ematen nienean zer esango zidaten pentsatuz: izerditu egin nintzen, tentsioa jaitsi zitzaidan, odola hoztu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 319. orr.

Barrua garbitzen du, diuretikoa da, izerditzen eta toxinak botatzen laguntzen du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.

Lau pilotariek huts gutxi egin zituzten, galdutako tantoak oso gutxi izan ziren; majo izerditu behar izan zen atzo Beotibarren tantoa irabazi ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-02-22

Baina gauean zaldiak izerditu eta hoztu egin ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 47. orr.

Eta hantxe, ardi galdu baten pare, aztoratua, ibili nintzen ibili, izerditu arte.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 163. orr.

Potoloa, berriz, urduriaren urduriz izerditurik, ausartu da halako batean bere begiko ilehori xarmantari dantzan egiteko eskatzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

Gorputzaren azaletik ur asko galtzen da izerditzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Lurrun-bainuen aretoak eta izerditzeko gelak bainu beroen ondoko gelan egon behar dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.

Izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra, azazkal-moztekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

Hotz zeukan esku leuna, urduritasunak edo izerditua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

Edo pulmonia bat harrapatuko ote zenuen, trenaren zain zeundela, bizikletan izerdituta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Ez zuela amets hartaz deus oroitzen, bere gorputz odolez izerditua ez bazen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 569. orr.

Poltsatik izerditutako elastiko eta galtzerdiak atera zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 103. orr.

Arropa zahar, maiztu eta izerditutakoak erosten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 251. orr.

• 2 du ad izerdi gisa isuri.

Haitzuloan goiko harriek hezetasuna izerditzen eta tantak destilatzen dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 445. orr.

Azido pirubikoa izerditzen eta ezpain-margo fabrikatzaile anbiguo halakoen atzetik lasterka egiten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

3 izerdiz bete.

Ordu erdi luzez aritzen nintzen flexioak eta ariketa fisikoak egiten, batzuetan gehiago ere bai, harik eta indarrak eten eta elastikoa eta galtzen gerribueltakoa guztiz izerditzen nituen arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Esku izerdituak txirristaren alboetan irristatzen zitzaizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 230. orr.

Bekoki izerditua esku dardaratiaz lehortuz. Ilea kopeta izerdituan behera erortzen eta bizkarrean arrasto bero bat zabaltzen zitzaionean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 100. orr.

Langile izerdituek adreiluak eraman dituzte orgatiletan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.

Likrazko kamiseta izerditua erantzi du.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.

Arratsalde sargori batean, sexu sukartsuaren osteko solas izerdituan, zure izena aipatu nuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 93. orr.

Bafada bat etorri zitzaion bat-batean sudur zuloak mintzera, mingotsa oso, janari gaziaren eta giza isuri izerdituaren arteko nahasmenaren adierazle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Baso iluneko sarobe izerdituak, larreko artzaitxabola isilduak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Horrek gogora ekarri dizkio garai batean soinua jotzen hartzen zituen izerdituak, eta ondorengo hoztualdiak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus