Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musika-banda batek dir-dir egiten zuen eguzkitan, txapel zuriak, aurpegi gorri izerditsuak, Yankee Doole jotzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.
Hotzikara bortitz batek astindu zidan gorputz osoa esku izerditsu bat berna gainean ipini zidanean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.
Bere esku bero, haragitsu eta apur bat izerditsuaren estutze lagunkoia sentitu nuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 254. orr.
Bularreko ile izerditsuetan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 167. orr.
Gorputz izerditsuen marea gora gainditzeko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.
Western Union kapela izerditsua buruaren beste aldera joan zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.
Hiru eguneko bidaia izerditsua egin genuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.
Bikotearen saio izerditsuak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.
Umeltasun izerditsu hori. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 17. orr.
Inoiz baino ederrago iruditu zitzaion mutila, eguzkiak distirarazten zion gerritik gorako biluztasun izerditsu hartan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.
Haitzaren horma izerditsua, goroldio, iratze eta zuhaixkaz estalia. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 27. orr.
Eguzkipean, izerditsu, gona laburrak jantzita, tenisean jokatzen ari diren neska gazteak etorri zaizkio gogora. Izerditsu nabaritzen dituzu ahurrak ere. Pako Aristi «Note book», 2005 - 76. orr.