Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez nuen inolako gogorik neure izenez izenpetutako libururik kalean jartzeko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.
Liburua, izengoitiz izenpetua argitaratu zena, La Voz de Guipúzcoa egunkari errepublikanoan argitaratu zituen tokiko historiako kronika batzuen emaitza zen. Askoren artean «Rataplan» - 26. orr.
Ofizialak orri bat eman zion nire tutoreari izenpetzeko. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 114. orr.
Gabilondok "Calei-cale" izengoitiaz izenpetzen zituen bere lanak. Askoren artean «Rataplan» - 26. orr.
Baimen-orria eman aitari edo zaintzaileari, izenpetu dezan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.
Hagrid, zuk hemen izenpetu... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 324. orr.
Irakurri agiria izenpetu aurretik. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.
New Yorkeko Plaza Hotelean bildurik, adierazpen bat izenpetu zuten, dolarrak gehiegizko balioa zuela onartuz eta bost herrialdeetako agintariek dolarraren balioa jaitsarazteko egin beharrekoak egingo zituztela aginduz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.
Gaur gauean izenpetu eta bidaliko dizut. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 99. orr.
1961ean, "121en manifestu" ospetsua izenpetu zuen, Aljeriako gerrari intsumisioa egiteko eskubidearen aldekoa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 10. orr.
Itun hori 1997an izenpetu zen Kioton, eta helburua gas toxikoen emisioa murriztea zen, planetaren berotze efektua saihesteko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.
Departamenduaren aurkakoek ere eskaera hori izenpetu behar luketela uste dute Batera-koek. Berria - Euskal Herria 2006-04-08
Trenbideetako 173 langilek agiri bat izenpetu zuten SNCFari euskararen erabilpena susta zezan eskatuz. Berria - Euskal Herria 2004-01-08
Euskal Konfederazioak proposatu hizarmena izenpetzea onartu du. Herria 2002-08-15
Egipto eta Israelen artean duela 25 urte izenpetu zen bakea ospatzeko. Berria - Mundua 2004-03-25
1850eko urteetan izenpeturiko merkataritza-itunak berrikustea lortu zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.
To ageri hau! izenpetua eta zigiluz hornitua duk. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.
Izenpetu gabeko paperak eskuratu zituzten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.
Nagusiari kontatu zion Martinek bere burua eskaintzen zuela espedizio zail hura egiteko, alegia, alde karlistan sartu eta letra izenpetuekin itzultzeko. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.
agiria izenpetu (6); akordio bat izenpetu (7); akordioa izenpetu (23); hitzarmen bat izenpetu (31); hitzarmena izenpetu (41); hitzarmena izenpetu zuten (7); hitzarmena izenpetuko dute (4); hitzarmena izenpetzen (7); hitzarmenak izenpetu (5); ituna izenpetu (12); izenpetu beharra (6); izenpetu dute hitzarmena (4); izenpetu zuten atzo (9); izenpetutako akordioa (4); kontratua izenpetu (13); mozioa izenpetu (4)