Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izenondo iz izenaren eskuinean ezartzen den adjektiboa.

Hainbeste izen eta hainbeste izenondo, horiek denek osatzen dutena sare-arte polita da eta, ez da zaila horretan harrapaturik geratzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.

Gauza hura ezin zitekeen irudikatu hainbat izenondorekin: luze, labur, biribil, gogor, bigun... Zer hots ateratzen ote zuen?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Har dezagun, esaterako, perpausaren zatien saila: Zertan oinarritzen da izenetan, izenondoetan eta abarretan bereizturiko hitzen sailkapena?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 145. orr.

Izenik gabeko izenondoen pilatze bat da, eta izenondo horiek sinonimo kontestualtzat jo daitezkeelarik, alferrikako pilatze bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Beste izenondoa Beltza dugu: gure artean parte gaiztoko guzia adierazten zuena, erlijio sinestetarik hasi eta jende kasta bereiztuak sinalatzerainokoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

Hala ere, gehienetan inbertsioak ondorioak dakartza berekin, tartean dauden hitzak izenak, izenondoak, aditzak edo direnak direlakoak direla.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 124. orr.

Honek esan nahi du ezen gizakiek, oro har, lehenbiziko ahaleginean uler dezaketen eta irudika dakiekeen guztia Jainkoari (gorets bedi!) egotzi izan zaiola, eta, Bera, horrexegatik, gorpuztasuna adierazten duten izenondoekin kalifikatu izan dela, horrela Bera (gorets bedi!) badela frogatzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 73. orr.

IZENONDOAK: bete, inguratu, handi, libre, luze, txirikordatu.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 197. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus