Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Triskantzaren gomutak egun ere estatubatuarrei bihotza erretzen die Sthepen Benet-en Ehortzi Ezazue Ene Bihotza Wounded Kneen poemari eta Dee Brownen 1970.eko eleberri izenkideari esker. Berria - Kultura 2004-04-17
Alemaniako analisten eta inbertsiogileen artean egiten den ZEW ekonomia analisi zentro izenkidearen inkestaren emaitzak oso txarrak direla jakin zen atzo. Berria - Ekonomia 2004-11-10
Elkanok, ene izenkide Sebastianek. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 101. orr.
-Hemengo aldi, Joanes -agurtu ninduen nire izenkide Leizarragak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.
Carlos (Karl Marx-en izenkide izatea ere ez duk kasualitatea, jakina) hiltzearekin ez al du idazleak iradoki nahi gizarte sozialistaren ilusioa hilda dagoela (Botereak hil duela) edo horrelako zerbait? Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 84. orr.