Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izendatze 1 iz norbait kargu edo egiteko baterako, horretarako esku duenak hautatzea.

Zuzendaritza batzordearen izendatzea.  Herria   2005-09-22

Beste izendatze guztiak uzten ditut zure enbaxadorearen gain.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 196. orr.

Kardinale berrien izendatzeaz mintzatu nintzen Aita Sainduarekin. Izendatze hau ziurrenik 1220. urteko bigarren zatian gertatu zen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 193. orr.

Zihauren artean egin baduzue izendatze hori, ez diot den gutieneko baliorik ezagutzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 88. orr.

Pepinen errege izendatzearen formulan ikusten denez, Karlos eta Karloman ere gantzutu eta bedeinkatuak izan ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.

Auzapez eta axuant izendatzeak egin dira.  Herria   2001-03-22

Kargu-izendatzeetan, Bulegoko kideak heldu den urtarrilaren 27an hautatuko dira.  Herria   2005-01-20

2 delako izena ematea; delako izan izatea.

450 sor-marka eta 127 izendatze ezberdin existitzen dira Frantziako arnoarentzat.  Berria - Harian   2005-09-11

Mapa egiten duen eskuaren indarrean dago gorabehera guztia, ez baitu herriak edo jendeak izendatze horretan parterik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 218. orr.

Hiztun komunaren neurriko izendatzetik autoritateak ezarritako izen edo rotuloetara darabilgun txango honetan [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 224. orr.

Izen politikoak eta geografikoak bereizi gabe, izendatze modu berberaren fruituak baitira nola batzuk hala besteak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

Badela [...] "giza neurri edo tamaina izendatzaile bat" (gutxigorabeherakoa, jakina), herri-jendearen edo hiztun komunaren neurriko izendatze modu bat, eta badirela, horren gainetik, "mapak eta dokumentuak".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 219. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus