Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jatorriz, [...]-z bukaturiko aditz izendatzaileekin dago erlazionatua. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 261. orr.
Filologoak beti behar baititu mintzagai bat eta galdegai bat, baina berdintsu ari gintezkeen beste edozein jardun izendatzaile edo errealitate-sortzailez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.
Jakintza (ez "zuhurtzia") etsipen izendatzaile bat da, eta izendatzaile bezain sortzaile eta asmatzailea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Nicolas Oresmek, Ehun Urteko gerraren garaian, zenbatzaile eta izendatzaile hitzak sortu zituen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.
Barraren azpian, izendatzaileak izendatu egiten du; gainean, berriz, zenbatu egiten du zenbatzaileak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.
Zatikiak batu, izendatzaile berera eraman, sinplifikatu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.
Egia esateko, eta matematikazko esapidea erabiliko dut, izendatzaile komun bakar bat besterik ez da izan nire bizitzan kasik: nire luxuria asebetetzeko zeregin osasungarrian eman ditut nire egunak, funtsean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 163. orr.
Elkarren oso desberdinak dira, baina izendatzaile komuna dute: Txillida. Berria - Kultura 2006-04-05
Izendatzaile komun mitiko horren bizimodua, kaleko gizonarena alegia, putzu bateko ura bezain aspergarria da, Roberts jauna. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 138. orr.
Hala ere, umekiaren izaeraren inguruan, «izendatzaile komunetako txikiena» zein zen zehaztua dagoela esan zuen Estrasburgok: «Umekiaren potentzialtasuna eta gizaki bihurtzeko ahalmena babestea; horrek bizitzeko eskubidea izango lukeen gizaki bihurtu barik». Berria - Gaiak 2004-07-09